1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren inaugurazio edizioa izan zen. Luganoko Teatro Kursaal antzokian ospatu zen, Suitzan, maiatzaren 24an. Aurkezlea Lohengrin Filipello izan zen.
Datu azkarrak Finala, Egoitza ...
1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Maiatzaren 24, 1956 |
Egoitza | Teatro Kursaal, Lugano |
Aurkezlea(k) | Lohengrin Filipello |
Antolatzailea | Radiotelevisione svizzera di lingua italiana (RTSI) |
Partaide kopurua | 14 (7 herrialde eta bakoitzak bi abesti) |
Irabazlea | "Refrain" Lys Assia Suitza |
ā Lehen edizioa |
Frankfurt 1957 ā |
Itxi
Europako Irrati-Telebista Batasunak ekoitzia, musika lehiaketa paneuropearra Sanremoko kantu jaialdian oinarritu zen. Lehen edizioan zazpi herrialde izan ziren partaide, eta herrialde bakoitzak bi abesti aurkeztu zituen. Herrialde bakoitzeko bi epaimahaikidek isileko botoa eman zuten, gustokoen zuten kantua erabakitzeko. Garailea besterik ez zen eman ezagutzera, Suitzako Lys Assia "Refrain" kantuarekin hain zuzen. Arau hauek ez ziren inoiz berriz erabili.