1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako ekainaren 10ean ospatu ziren, eta II. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren. Aurreko bi hauteskundeetan baino parte-hartze handiagoa eman zen, goranzko joera mantenduz.
Datu azkarrak Gertaera-data, Mota ...
Itxi
PSN lehenengo postuan mantendu zen, aurreko hauteskundeetatik emaitzak apaldu arren. Berriz ere eskuina zatituta aurkeztu zen, hautesleak sakabanatuz PSNren mesedetan. Eusko Alkartasunak, EAJren banaketak, bere jatorrizko alderdiari aurrea hartu zion, haren hautesle gehienak bereganatuz eta EAJ Nafarroako politikatik desagerraraziz. Coalición Popular koalizioa, aurreko hauteskundeetan 8 eserleku lortu zituela, 1986an bitan zatitu zen (Alianza Popular eta Unión Demócrata Foral), eta bi alderdi berriek 5 eserleku bakarrik lortu zituzten batera (2 eta 3).