Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Mundua
- Urtarrilaren 1a – Txina, Munduko Merkataritza Erakundean sartu zen.
- Urtarrilaren 5a – 15 urteko mutiko batek gidaturiko hegazkin bat Tampa hiriko eraikin baten aurka talka egin zuen, Irailaren 11ko atentatuen beldurra berpiztuz.
- Urtarrilaren 17a – Nyiragongo mendiaren erupzioa Kongon. 400.000 pertsonek euren etxeak utzi behar izan zituzten.
- Otsailaren 1a Espainiako Gobernuak intsumisioa despenalizatu zuen.
- Otsailaren 23a – FARCek Ingrid Betancourt bahitu zuen.
- Otsailaren 27a – 57 hildako Indian, hinduez betetako tren bati musulman talde batek su ematerakoan.
- Martxoaren 1a – AEBetako armadak Afganistan inbaditu zuen.
- Martxoaren 19a – AEBetako armadaren Afganistango kanpainari amaiera eman zitzaion.
- Martxoaren 30a – Erresuma Batuko Ama Erregina hil zen.
- Apirilaren 15a – Air Chinaren hegazkin baten istripua Pusango hiri hegokorearrean. 128 hildako.
- Apirilaren 21a – Frantziako hauteskundeen lehen itzulia. Jacques Chirac eta Jean-Marie Le Pen ultra eskuindarra izan ziren kandidaturik bozkatuenak.
- Apirilaren 26a – Robert Steinhauser Erfurt, Alemania, hiriko bere eskolako irakasle eta ikasleen aurka tiro egin zuen. 16 hildako.
- Maiatzaren 6a – Pim Fortuyn politikari holandarra erail zuten.
- Maiatzaren 20a – Ekialdeko Timorren independentzia berrezarri zen.
- Maiatzaren 25a – China Airlineseko hegazkin baten istripua Taiwanetik gertu. 225 hildako.
- Uztailaren 1a – Hegazkin istripua izan zen Alemania eta Suitza artean dagoen Konstantza lakuaren inguruan.
- Uztailaren 14a – Jacques Chirac erailtzeko saiakera Bastilla egunaren ospakizunetan parte hartzen zebilela.
- Abuztua – Uholdeek Europa osoan 50 hildakotik gora eragin zituzten.
- Abuztuaren 9a – ETAk Torreviejako hanburgesategi batean bonba bat eztandarazi zuen.
- Abuztuaren 17a – Ismael Berasategi presoak ihes egin zuen Parisko La Santé espetxetik, antz fisiko handia zuen Joxean anaiak haren lekua hartuta.
- Irailaren 10a – Suitzak, Nazio Batuetan sartzea erabaki zuen.
- Irailaren 22a – Gerhard Schröder Alemaniako kantziler aukeratu zuten.
- Urriaren 12a – Atentatua Balin, 202 hildako eta 300 zauritu Indonesiako Al Kaidak eginiko erasoan.
- Urriaren 23a – 40-50 terrorista txetxen armatuk Dubrovka Antzokia hartu eta 850 lagun bahitu zituzten.
- Azaroaren 7a – Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketan gibraltartarrek Erresuma Batua eta Espainiak elkarbanatutako burujabetza baten pean egoteari ezezkoa eman zioten.
- Azaroaren 13a – Prestige petrolio-ontzia hondoratu zen Galiziako kostan, olio isuri erraldoia Euskal Herriraino hedatuz.
- Azaroaren 14a – Argentinako krisialdi ekonomikoa hasi zen.
- Abenduaren 27a – Atentatua Txetxenian, 72 hildako.
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Xabier Irurita, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 2a – Leire Vargas, bizkaitar bertsolaria, idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 7a – Mikel Escobar, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a – Quicala Bari, afrikar futbolaria.
- Urtarrilaren 22a – Beñat De Jesús, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a – Joško Gvardiol, kroaziar futbolaria.
- Urtarrilaren 29a – Garazi Estebez, gipuzkoar txirrindularia.
- Urtarrilaren 30a – Daniel Sancho, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 31 – Beñat Turrientes, gipuzkoar futbolaria.
Otsaila
- Otsailaren 5a – Enekoitz Azparren, gipuzkoar txirrindularia.
- Otsailaren 10a - Aimar Collante, nafar futbolaria.
- Otsailaren 13a – Adrián Trespalacios, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Caroline Marks, estatubatuar surflaria.
- Otsailaren 17a – Izarne Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Kerman Sukia, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Unai Vélez, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 22a – Mikel Mendibe, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 23a – Emilia Jones, britainiar aktore, abeslari eta egile abeslaria.
- Otsailaren 23a – Kepa Uriarte, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 27a – Idoia Eraso, nafar txirrindularia.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Izan Gutiérrez, arabar futbolaria.
- Martxoaren 5a - Martxoaren, espainiar igerilari sinronizatua.
- Martxoaren 6a – Yang Shuyu, txinatar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 8a – Oier López, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a – Jevhen Malyxev, ukrainar biatleta eta militarra (h. 2022).
- Martxoaren 11 - Ander Madariaga, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 15a – Sakura Yosozumi, japoniar skateboarderra, parkeko espezialitatekoa.
- Martxoaren 19a – Unai Egiluz, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 21a – Briana Williams, estatubatuar jatorriko Jamaikar atleta, 100 metro eta 200 metrotan aditua.
- Martxoaren 25a – Javier López Carballo, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 26a - Inma Rubiales, espainiar idazlea.
Uztaila
- Uztailaren 12a – Nicholas Williams, nafar futbolaria.
- Uztailaren 18a - Asier Castilla, bizkaitar txirrindularia.
- Uztailaren 18a – Sem Westerveld, gipuzkoar atezaina.
- Uztailaren 20a – Alberto Dadie, gipuzkoar futbolaria.
- Uztailaren 20a – Ekhiñe Zapiain, nafar bertsolaria.
- Uztailaren 21a – Valentina Muñoz, Chica Rosadita, txiletar programatzailea eta aktibista feminista.
- Uztailaren 23a – Jon Mikel Aranburu, euskal-venezuelar futbolaria.
- Uztailaren 24a – Manex Salsamendi, nafar iraupen eskiatzailea.
- Uztailaren 26a – Unai Aznar, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 28a – Tessy Ebosele, nigeriar-arabar atleta, jauzi hirukoitzean 20 urtez azpiko Munduko txapeldunordea.
Azaroa
- Azaroaren 2a – Nowend Lorenzo, dominikar-nafar futbolaria.
- Azaroaren 5a – Berta Castañé, kataluniar aktore eta modeloa.
- Azaroaren 5a – Iker Muñoz, nafar futbolaria.
- Azaroaren 13a – Milli, tailandiar abeslari eta raperoa.
- Azaroaren 15a – Iker Mintegi, nafar txirrindularia.
- Azaroaren 19a – Xabier Sola, nafar futbolaria.
- Azaroaren 23a – Ander Herrero, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 25a – Pedri González, espainiar futbolaria.
- Azaroaren 26a – Aitor Etxeguren, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 27a - Estefania Etxebeste Giraldo, nafar arri-jasotzailea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Urtarrila
- Urtarrilaren 8a – Alexander Prokhorov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (j. 1916).
- Urtarrilaren 9a – Isabel García Lorca, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1909).
- Urtarrilaren 11 – Henri Verneuil, armeniar-frantziar zinema zuzendaria (j. 1920).
- Urtarrilaren 12a – Cyrus Vance, estatubatuar politikaria (j. 1917).
- Urtarrilaren 13a – José María Sánchez-Silva, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1911).
- Urtarrilaren 14a – Manuel Sein, Xanpun, lapurtar bertsolaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 16a – Ignazio Urkixo, bizkaitar euskaltzalea eta diplomatikoa (j. 1907).
- Urtarrilaren 17a – Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (j. 1916).
- Urtarrilaren 19a – Vavá, brasildar futbolaria (j. 1934).
- Urtarrilaren 20a – Dolors Piera, kataluniar irakasle sindikalista (j. 1910).
- Urtarrilaren 21a – Peggy Lee, estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea (j. 1920).
- Urtarrilaren 23a – Pierre Bourdieu, frantziar soziologoa, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat (j. 1930).
- Urtarrilaren 27a – Wafa Idris, Palestinar gatazkako lehen emakumezko bonba-jartzaile suizida (j. 1975).
- Urtarrilaren 27a – Mari Carmen Prendes, espainiar aktorea (j. 1906).
- Urtarrilaren 28a – Gustave Deloor, flandriar txirrindularia (j. 1913).
- Urtarrilaren 28a – Astrid Lindgren, suediar idazlea (j. 1907).
- Urtarrilaren 29a – Kaxiano Ibarguren, Lizartzako itsua, soinujole euskalduna (j. 1932).
- Urtarrilaren 29a – Harold Russell, kanadar-estatubatuar militar eta aktorea (j. 1914).
- Urtarrilaren 30a – Inge Morath, austriar-estatubatuar argazkilaria, Magnum Photos Agentzian sartzea lortu zuen lehen emakumea (j. 1923).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Hildegard Knef, alemaniar aktore, abeslari eta idazlea (j. 1925).
- Otsailaren 4a – Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (j. 1923).
- Otsailaren 4a – Helen Dodson Prince, estatubatuar astronomoa (j. 1905).
- Otsailaren 4a – Marisa Sanches, brasildar aktore, abeslari eta esataria (j. 1924).
- Otsailaren 6a – Gré de Jongh, Herbeheretako lasterkaria (j. 1924)
- Otsailaren 6a – Max Perutz, britainiar biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- Otsailaren 8a – Ong Teng Cheong, Singapurreko presidentea (j. 1936).
- Otsailaren 9a – Margaret Windsor, Ingalaterrako Jurgi VI.aren eta Elisabete Erregina Amaren bigarren alaba (j. 1930).
- Otsailaren 10a – Traudl Junge, Adolf Hitlerren azken idazkari pribatua (j. 1920).
- Otsailaren 11 – Barry Foster, ingeles zinema, antzerki, telebista eta irratiko aktorea (j. 1927).
- Otsailaren 12a – Antonio Márquez Salas, venezuelar ipuingilea (j. 1919).
- Otsailaren 14a – Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Frantziako Erresistentziako kidea, Ohorezko Legioko Gurutze Handia hartu zuen lehen emakumea (j. 1920).
- Otsailaren 14a – Nándor Hidegkuti, hungariar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Otsailaren 19a – Egoitz Arana, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 19a – Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (j. 1951).
- Otsailaren 22a – Charles Jones, estatubatuar zinemagilea, marrazki bizidun sortzaile nagusienetakoa (j. 1912).
- Otsailaren 22a – Jonas Savimbi, angolar politikaria, Portugalen kolonizazioaren aurkako borrokalaria (j. 1934).
- Otsailaren 23a - Mercedes Herrán, haurren salerosketarako sare bat zuzentzeagatik salatutako emakumea.
- Otsailaren 25a – Isabel Mesa Delgado, espainiar langile sindikalista, anarkista eta anarkofeminista (j. 1913).
- Otsailaren 26a – Juan Manuel Martínez Iturri, Iturri, palazko nafar pilotaria (j. 1942).
- Otsailaren 27a – Francisco Queipo de Llano Acuña, madrildar militar eta politikaria (j. 1927).
Martxoa
- Martxoaren 4a – Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (j. 1935).
- Martxoaren 8a – Justin Ahomadegbé-Tomêtin, Dahomeyko presidentea (j. 1917).
- Martxoaren 10a – Patxi Aldabaldetrecu, gipuzkoar enpresari eta historialaria (j. 1930).
- Martxoaren 11 – James Tobin, estatubatuar ekonomista, 1981eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- Martxoaren 12a – Spyros Kyprianou, Zipreko presidentea (j. 1932).
- Martxoaren 12a – Jean-Paul Riopelle, kanadar margolaria (j. 1923).
- Martxoaren 13a – Hans-Georg Gadamer, alemaniar filosofoa (j. 1900).
- Martxoaren 16a – Alfredo Goienetxe, euskal noble, ingeniari eta zaldizkoa (j. 1937).
- Martxoaren 24a – César Milstein, argentinar-britainiar biokimikaria, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1927).
- Martxoaren 25a – Nijolė Miliauskaitė, lituaniar poeta (j. 1950).
- Martxoaren 26a - Odile Schweisguth, frantziar sendagilea, Europan onkologia pediatrikoaren aitzindaritzat hartua (j. 1913).
- Martxoaren 27a – Alicia Cañas Zañartu, txiletar politikaria, Txileko historian hauteskundeen bitartez hautatutako lehen emakume alkatea (j. 1901).
- Martxoaren 27a – Dudley Moore, ingeles aktorea, umorista eta musikagilea (j. 1935).
- Martxoaren 27a – Billy Wilder, austriar-estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1906).
- Martxoaren 30a – Elizabeth Bowes-Lyon, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren ama (j. 1900).
Apirila
- Apirilaren 1a – Simo Häyhä, Herio Zuria, finlandiar gudari eta frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile onena gisa joa (j. 1905).
- Apirilaren 2a – John Robinson Pierce, estatubatuar ingeniaria, satelite bidezko komunikazioen aitzindaria (j. 1910).
- Apirilaren 2a – Shigeo Sugimoto, japoniar futbolaria (j. 1926).
- Apirilaren 4a – Paulo Zubiarrain, Hernani Txikia, gipuzkoar bertsolaria (j. 1912).
- Apirilaren 5a – Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea (j. 1967).
- Apirilaren 6a – Petru Dumitriu, errumaniar idazlea (j. 1924).
- Apirilaren 8a – María Félix, La Doña, mexikar aktorea (j. 1914).
- Apirilaren 9a – Alazne Rivero, bizkaitar marrazkilari eta komikigilea (j. 1958).
- Apirilaren 15a – Clara Galle, nafar modelo eta aktorea.
- Apirilaren 16a – Ramiro de León Carpio, Guatemalako presidentea (j. 1942).
- Apirilaren 16a – Robert Urich, estatubatuar zinema eta telebista aktore eta ekoizlea (j. 1946).
- Apirilaren 18a – Thor Heyerdahl, norvegiar esploratzailea, etnografoa eta abenturazalea (j. 1914).
- Apirilaren 21a – Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria (j. 1935).
- Apirilaren 22a – Linda Lovelace, estatubatuar aktore pornoa (j. 1949).
- Apirilaren 23a – Manfred Bieler, alemaniar idazlea (j. 1934).
- Apirilaren 26a – Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (j. 1921).
- Apirilaren 27a – Ruth Handler, estatubatuar enpresaburua, Barbie panpinaren marketinean izan zuen paperagatik gogoratua (j. 1916).
- Apirilaren 28a – Aleksandr Lebed, errusiar militar eta politikaria (j. 1950).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Muhammad Haji Ibrahim Egal, Somalia lehen ministroa eta Somalilandiako presidentea (j. 1928).
- Maiatzaren 5a – Hugo Banzer, Boliviako presidentea (j. 1926).
- Maiatzaren 5a – George Sidney, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1916).
- Maiatzaren 6a – Pim Fortuyn, herbeheretar politikari, idazle eta soziologoa (j.1948).
- Maiatzaren 7a – Masakatsu Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1938).
- Maiatzaren 10a – David Riesman, estatubatuar soziologoa (j. 1909).
- Maiatzaren 16a – Matilde González Palau, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz idatzi zuen idazle eta poeta (j. 1912).
- Maiatzaren 17a – László Kubala, hungariar futbolaria (j. 1927).
- Maiatzaren 19a – John Gorton, Australiako lehen ministroa (j. 1911).
- Maiatzaren 20a – Stephen Jay Gould, estatubatuar paleontologoa, XX. mendeko zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa (j. 1941).
- Maiatzaren 21a – Niki de Saint Phalle, frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagilea (j. 1930).
- Maiatzaren 22a - Maria Azeo Ezkerra, Maitxo segalaria, gipuzkoar etxekoandre-baserritarra, emakume aitzindaria sega apostuko jardunean (j. 1930).
- Maiatzaren 23a – Sam Snead, estatubatuar golfaria (j. 1912).
- Maiatzaren 26a – Mamo Wolde, etiopiar atleta, nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria (j. 1932).
- Maiatzaren 30a – John B. Keane, irlandar eleberrigile, saiakeragile eta antzerkigilea (j. 1928).
Ekaina
- Ekainaren 3a – Alice Stewart, britainiar mediku eta epidemiologoa (j. 1906).
- Ekainaren 4a – Fernando Belaúnde Terry, Peruko presidentea (j. 1912).
- Ekainaren 5a – Carmelo Bernaola, euskal konpositorea (j. 1929).
- Ekainaren 5a – Dee Dee Ramone, estatubatuar musikaria, Ramones taldeko kide sortzailea (j. 1951).
- Ekainaren 7a – Lilian Baels, Belgikako printzesa (j. 1916).
- Ekainaren 7a – Francisco Escudero, euskal musikagilea (j. 1912).
- Ekainaren 10a – John Gotti, estatubatuar gangsterra, New Yorkeko Gambino familiaren buruzagia (j. 1940).
- Ekainaren 14a – June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (j. 1936).
- Ekainaren 17a – Miriam Michael Stimson, estatubatuar kimikaria, espektroskopian egindako lanagatik ospetsua (j. 1913).
- Ekainaren 17a – Fritz Walter, alemaniar futbolaria (j. 1920).
- Ekainaren 19a – Pascal Mazzotti, euskal aktorea (j. 1923).
- Ekainaren 22a – Yoshio Okada, japoniar futbolaria (j. 1926).
- Ekainaren 24a – Pierre Werner, Luxenburgoko lehen ministroa eta Europar Batasunaren sorreran pertsona nabarmena (j. 1913).
- Ekainaren 26a – Dolores Gray, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1924).
- Ekainaren 27a – John Entwistle, The Who taldeko baxu-jotzailea (j. 1944).
- Ekainaren 29a – Rosemary Clooney, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1928).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Antonio Mentxaka, bizkaitar militar eta idazlea (j. 1921).
- Uztailaren 4a – Laurent Schwartz, frantziar matematikaria (j. 1915).
- Uztailaren 5a – Katy Jurado, mexikar aktorea (j. 1924).
- Uztailaren 6a – John Frankenheimer, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1930).
- Uztailaren 8a – Julio Catania, euskal opera abeslaria (j. 1921).
- Uztailaren 9a – Rod Steiger, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Uztailaren 12a – Maria Rantho, hegoafrikar politikari eta aktibista (j. 1953).
- Uztailaren 12a – Josefina de la Torre, kanariar poeta, eleberrigilea, abeslari lirikoa eta antzezlea (j. 1907).
- Uztailaren 14a – Igor Ansoff, errusiar-estatubatuar matematekari eta enpresa-kudeatzailea (j. 1918).
- Uztailaren 14a – Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea (j. 1906).
- Uztailaren 17a – Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (j. 1911).
- Uztailaren 20a – Pedro Alberto Cano, bizkaitar futbolaria (j. 1969).
- Uztailaren 23a – Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua (j. 1912).
- Uztailaren 23a – Leo McKern, australiar antzerki, zinema, telebista eta irratiko aktorea (j. 1920).
- Uztailaren 23a – Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (j. 1945).
- Uztailaren 28a – Archer Martin, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- Uztailaren 29a – Ion Gabella, euskal antzezlea (j. 1968).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Javier Garcia Egotxeaga, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (j. 1940).
- Abuztuaren 6a – Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (j. 1930).
- Abuztuaren 13a – Frank Le Maistre, normandiar idazle eta hizkuntzalaria (j. 1910).
- Abuztuaren 14a – Larry Rivers, estatubatuar margolaria (j. 1923).
- Abuztuaren 16a – Abu Nidal, palestinar politikari eta gerrillaria (j. 1937).
- Abuztuaren 16a – Jean Urruti, esku huskako baxenafar pilotaria eta Frantziako Erresistentziako kidea (j. 1912).
- Abuztuaren 19a – Antonio Barrios, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Abuztuaren 19a – Eduardo Txillida, donostiar eskultorea, euskal herritar eskultore famatuena (j. 1924).
- Abuztuaren 20a – Mercedes Villacián, arabar irakasle eta politikaria (j. 1935).
- Abuztuaren 24a – Cornelis Johannes van Houten, herbeheretar astronomoa (j. 1920).
- Abuztuaren 27a – Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (j. 1916).
- Abuztuaren 30a – J. Lee Thompson, britainiar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1914).
- Abuztuaren 31 – Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (j. 1908).
- Abuztuaren 31 – George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1920).
Iraila
- Irailaren 3a – Fernando Murua Quintana, Fernandito, La Polla Records musika taldeko bateria-jotzailea (j. 1962).
- Irailaren 6a – Hanneke Canters, herbeeretar filosofo eta akademiko feminista (j. 1969).
- Irailaren 7a – Eugen Coseriu, hizkuntzalaritza erromanikoan aditua (j. 1921).
- Irailaren 7a – Erma Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha eta Carolynen ahizpa (j. 1938).
- Irailaren 8a – Georges-André Chevallaz, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1915).
- Irailaren 11 – Resurrección Hernández Gil, 109 urte bizi izan zen euskal herritarra (j. 1893).
- Irailaren 11 – Kim Hunter, estatubatuar zine, antzerki eta telebista aktorea (j. 1922).
- Irailaren 11 – Rosario Zubizarreta, Ermua I, bizkatar erraketista (j. 1918).
- Irailaren 13a – Blanca de Silos, arabar antzezlea (j. 1914).
- Irailaren 14a – Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (j. 1930).
- Irailaren 18a – Hazel Brooks, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1924).
- Irailaren 18a – Etta Falconer, estatubatuar matematikaria (j. 1933).
- Irailaren 19a – Robert Guéï, Boli Kostako presidentea (j. 1941).
- Irailaren 20a – Balendiñe Albizu, euskal idazlea (j. 1914).
- Irailaren 25a – Raul Urrutikoetxea, euskal herritar margolari neorrealista (j. 1962).
- Irailaren 27a – Anna Murià, kataluniar idazlea (j. 1904).
- Irailaren 30a – Göran Kropp, suediar abenturazalea, alpinista eta eskalatzailea (j. 1966).
- Irailaren 30a – Hans-Peter Tschudi, Suitzako presidentea (j. 1913).
Urria
- Urriaren 2a – Heinz von Foerster, austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria (j. 1911).
- Urriaren 3a – Jose Maria Jimeno Jurio, historialari eta etnografo nafarra (j. 1927).
- Urriaren 4a – André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (j. 1926).
- Urriaren 6a – Claus von Amsberg, Beatriz I.a Herbehereetakoa erreginaren ezkontidea (j. 1926).
- Urriaren 7a – Eudald Serra, kataluniar eskultore eta etnologoa (j. 1911).
- Urriaren 10a - María Josefa Jiménez Cisneros, espainiar arkeologoa, Cádizko lehen arkeologotzat joa (j. 1916).
- Urriaren 11 – Antonio González González, espainiar biokimikaria (j. 1917).
- Urriaren 17a – Koldobike Gezala, Luisa, Luisita, Guezala, gipuzkoar erraketista (j. 1917).
- Urriaren 19a – Manuel Álvarez Bravo, mexikar argazkilaria (j. 1902).
- Urriaren 19a – Hans Jürgen Press, haurrentzako liburuen ilustratzaile eta idazle alemaniarra (j. 1926).
- Urriaren 21a – Bernardino Pérez Elizaran, Pasieguito, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1925).
- Urriaren 22a – Géraldine Albaniakoa, Albaniako erregina ezkontidea (j. 1915).
- Urriaren 24a – Hernán Gaviria, kolonbiar futbolaria (j. 1969).
- Urriaren 24a – Jose Sebastian Laboa, donostiar apaiza eta nuntzio apostolikoa (j. 1923).
- Urriaren 25a – Richard Harris, irlandar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1930).
- Urriaren 25a – René Thom, frantziar matematikaria (j. 1923).
- Urriaren 26a – Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (j. 1908).
- Urriaren 29a – Marina Berti, italiar aktorea (j. 1924).
- Urriaren 30a – Juan Antonio Bardem, espainiar zinema zuzendaria (j. 1922).
- Urriaren 31 – Michail Stasinopoulos, Greziako presidentea (j. 1903).
- Urriaren 31 – Raf Vallone, italiar antzezlea (j. 1916).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Lonnie Donegan, eskoziar musikaria, Skiffle musika estiloaren aitzindarietako bat (j. 1931).
- Azaroaren 7a – Peg Phillips, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Azaroaren 17a – Abba Eban, israeldar politikaria (j. 1915).
- Azaroaren 18a – James Coburn, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 18a - Edith Hirsch Luchins, poloniar-estatubatuar matematikaria (j. 1921).
- Azaroaren 21a – José Goñi Gaztanbide, nafar elizgizon, irakasle eta historialaria (j. 1914).
- Azaroaren 22a – Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa, Espainiako infanta (j. 1909).
- Azaroaren 23a – Angel Martín Municio, espainiar zientzialaria (j. 1923).
- Azaroaren 23a – Roberto Matta, txiletar margolaria, bere herrialdeko artistarik ospetsuenetarikoa (j. 1911).
- Azaroaren 24a – John Rawls, estatubatuar filosofo eta irakaslea (j. 1921).
- Azaroaren 25a – Karel Reisz, ingeles zinemagilea (j. 1926).
- Azaroaren 28a – Melih Cevdet Anday, turkiar idazlea (j. 1915).
- Azaroaren 28a – Juan Carlos Díaz Quincoces, Quincoces II.a, arabar futbolaria (j. 1933).
Abendua
- Abenduaren 1a – Kepa Areso, euskal herritar futbolaria (j. 1911).
- Abenduaren 2a – Julio Gurpide, nafar idazlea (j. 1906).
- Abenduaren 2a – Ivan Illich, austriar pedagogoa, filosofoa eta apaiz katolikoa, kapitalismoaren erakundeei egindako kritikengatik ospetsua (j. 1926).
- Abenduaren 5a – Ne Win, Myanmargo presidentea (j. 1911).
- Abenduaren 7a – R. Orin Cornett, estatubatuar fisikaria (j. 1913).
- Abenduaren 11 – Luis Ciges, espainiar zinema-aktorea (j. 1921).
- Abenduaren 13a – Zal Yanovsky, kanadar folk-rock musikaria, The Lovin' Spoonful taldeko kidea (j. 1944).
- Abenduaren 20a – Grote Reber, estatubatuar astronomoa, irrati-astronomia alorreko ikerketen aitzindaria (j. 1911).
- Abenduaren 21a – Juan Eraso, nafar musikari eta abesbatza zuzendaria (j. 1914).
- Abenduaren 21a – José Hierro, espainiar poeta (j. 1922).
- Abenduaren 22a – Joe Strummer, ingeles musikari, abeslari eta aktorea, The Clash talde punkaren sortzaile, musikagile, gitarrista eta abeslaria (j. 1952).
- Abenduaren 24a – Miguel Lizarazu, euskal txirrindularia (j. 1924).
- Abenduaren 24a – José Luis Molinuevo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1917).
- Abenduaren 25a – Iñigo Cavero, gipuzkoar politikari, abokatu eta noblea (j. 1929).
- Abenduaren 27a – Pedro Berrondo, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (j. 1919).
- Abenduaren 27a – George Roy Hill, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1921).
- Abenduaren 28a – Begoña Aretxaga, donostiar antropologoa (j. 1960).
- Abenduaren 29a – Don Clarke, The Boot, zeelandaberritar errugbi eta kriket jokalaria (j. 1933).
- Abenduaren 31 – Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (j. 1920).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea