2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
From Wikipedia, the free encyclopedia
2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia edo BTN13 irailaren 29 eta abenduaren 13 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 44 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 14 saio izan zituen, horien artean 6 final-laurden, 7 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 15an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Amets Arzallus atera zen txapeldun, txapela lehen aldiz iparraldera eramanez. Bertso eskoletan eta doinutegian hainbeste lan egindako Joanito Dorronsoro bertsozaleak jarri zion txapela Amets Arzallusi, 77 urterekin.
Datu azkarrak Mota, Denbora-tarte ...
Itxi