2017a igandez hasitako urte arrunta izan zen.
Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Hilarion Capucci, siriar apezpiku katolikoa, Israelen Palestinako okupazioaren aurkaria (j. 1922).
- Urtarrilaren 2a – John Berger, ingeles arte kritikari, eleberrigile, margolari eta olerkaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 4a – Georges Prêtre, frantziar orkestra-zuzendaria (j. 1924).
- Urtarrilaren 6a – Hiazinto Fernandorena, euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzalea (j. 1930).
- Urtarrilaren 6a – Joseba Andoni Leizaola, gipuzkoar politikari jeltzalea eta Eusko Legebiltzarreko mahaiburua (j. 1931).
- Urtarrilaren 6a – Octavio Lepage, Venezuelako presidentea (j. 1923).
- Urtarrilaren 6a – Ricardo Piglia, argentinar idazle eta literatura-kritikaria (j. 1941).
- Urtarrilaren 7a – Mário Soares, Portugalgo presidentea (j. 1924).
- Urtarrilaren 7a – Txetxu Ugalde, bilbotar kazetaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria (j. 1960).
- Urtarrilaren 8a – Nicolai Gedda, suediar opera-abeslaria, tenorra (j. 1925).
- Urtarrilaren 8a – Francisco López Hernández, eskultore eta unibertsitateko irakaslea (j. 1932).
- Urtarrilaren 8a – James Mancham, Seychelleetako lehen presidentea (j. 1939).
- Urtarrilaren 8a – Ruth Perry, Liberiako presidentea (j. 1939).
- Urtarrilaren 8a – Hashemi Rafsanjani, Irango presidentea (j. 1934).
- Urtarrilaren 9a – Zygmunt Bauman, judu jatorriko poloniar soziologo, filosofo eta saio-idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 10a – Leonard French, australiar artista, bere beirateengatik ezaguna (j. 1928).
- Urtarrilaren 10a – Roman Herzog, Alemaniako presidentea (j. 1934).
- Urtarrilaren 10a – Clare Hollingworth, britainiar kazetari eta gerra berriemailea (j. 1911).
- Urtarrilaren 10a – Oliver Smithies, britaniar genetikaria, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a – William Peter Blatty, estatubatuar idazle, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1928).
- Urtarrilaren 12a – Paul Labadie, lapurtar errugbilaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 12a – Angel Segurola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 13a – Antony Armstrong-Jones, lehen Snowdoneko Kondea, britainiar argazkilari eta zinemagilea, Margarita printzesaren senarra (j. 1930).
- Urtarrilaren 13a – Miren Arantzazu Goñi, gipuzkoar etnografoa (j. 1925).
- Urtarrilaren 13a – Horacio Guarany, argentinar abeslari, konpositore eta idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 14a – Zhou Youguang, txinatar bankari, hizkuntzalari, hizkuntzalari, sinologo eta argitaratzailea, mandarineraren transliterazioa egiteko sistemaren asmatzailea eta 111 urte bizi izandakoa (j. 1906).
- Urtarrilaren 15a – Isidro Baldenegro, mexikar lider ekologista historikoa (j. 1966).
- Urtarrilaren 15a – Martin Etxeberria Zuloaga, euskal idazle eta pentsalaria (j. 1945).
- Urtarrilaren 16a – Eugene Cernan, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1934).
- Urtarrilaren 17a – Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (j. 1936).
- Urtarrilaren 18a – Peter Abrahams, hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria (j. 1919).
- Urtarrilaren 19a – Miguel Ferrer, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- Urtarrilaren 20a – José Luis Astigarraga, gipuzkoar pasiotar apaiz eta gotzaina (j. 1940).
- Urtarrilaren 21a – Erika Böhm-Vitense, alemaniar jatorriko estatubatuar astrofisikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 23a – Bimba Bosé, espainiar modelo, moda diseinatzaile, aktore, DJ eta abeslaria (j. 1975).
- Urtarrilaren 23a – Gertrudis de la Fuente, espainiar biokimikaria, farmazian doktorea eta Ikerkuntza Zientifikoen Goi Kontseiluan ikerkuntzako irakaslea (j. 1921).
- Urtarrilaren 25a – Buchi Emecheta, nigeriar-britainiar idazlea (j. 1944).
- Urtarrilaren 25a – John Hurt, britainiar aktorea (j. 1940).
- Urtarrilaren 25a – Mary Tyler Moore, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Urtarrilaren 27a – Emmanuelle Riva, frantziar aktorea (j. 1927).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Étienne Tshisekedi, Zaireko lehen ministroa (j. 1932).
- Otsailaren 2a – Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (j. 1935).
- Otsailaren 2a – Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Otsailaren 3a – Juan Karlos Merino, euskal idazlea (j. 1967).
- Otsailaren 3a – Maritxu Zagala, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako tolosar emakumea (j. 1913).
- Otsailaren 5a – José María García de Andoin, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1933).
- Otsailaren 5a – Gila Goldstein, israeldar aktorea, abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (j. 1948).
- Otsailaren 6a – Luis Pedro Santamarina, euskal txirrindularia (j. 1942).
- Otsailaren 6a – Roger Walkowiak, frantziar txirrindularia (j. 1927).
- Otsailaren 6a – Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (j. 1971).
- Otsailaren 7a – Tzvetan Todorov, bulgariar-frantziar hizkuntzalaria eta literaturaren teorialaria (j. 1939).
- Otsailaren 8a – Peter Mansfield, britaniar fisikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1933).
- Otsailaren 8a – José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (j. 1950).
- Otsailaren 11 – Djamila Amrane-Minne, frantziar idazle, poetisa, ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea (j. 1939).
- Otsailaren 11 – Kurt Marti, suitzar idazlea (j. 1921).
- Otsailaren 12a – Al Jarreau, estatubatuar jazz, soul, rhythm and blues eta pop abeslaria (j. 1940).
- Otsailaren 13a – Ricardo Arias Calderón, panamar politikaria (j. 1933).
- Otsailaren 13a – Kim Jong-nam, iparkorear politikaria (j. 1971).
- Otsailaren 14a – Gianuario Carta, italiar politikari kristau demokrata (j. 1931).
- Otsailaren 14a – Juan Bautista Perurena, nafar artzain, ikazkin eta bertsolaria (j. 1929).
- Otsailaren 16a – Dick Bruna, herbeheretar diseinatzaile eta ilustratzailea (j. 1927).
- Otsailaren 16a – Belen Gonzalez Peñalva, gipuzkoar ETAkidea, erakundearen buruzagi historikoa (j. 1957).
- Otsailaren 16a – Jannis Kounellis, greziar-italiar artista (j. 1936).
- Otsailaren 18a – Michael Ogio, Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (j. 1942).
- Otsailaren 18a – Daniel Vickerman, Hegoafrikan jaiotako australiar errugbilaria (j. 1979).
- Otsailaren 19a – Igor Xafarevitx, errusiar matematikaria (j. 1923).
- Otsailaren 20a – Mildred Dresselhaus, "Karbonoaren zientziaren erregina" (j. 1930).
- Otsailaren 21a – Koko Abeberri, euskal ekintzailea, abokatua lanbidez (j. 1932).
- Otsailaren 21a – Kenneth Arrow, estatubatuar ekonomialaria, 1972ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1921).
- Otsailaren 23a – Marijane Minaberri, euskal idazlea (j. 1926).
- Otsailaren 24a – Miriam Tlali, eleberri bat argitaratu zuen Hego Afrikako lehenengo emakume beltza (j. 1933).
- Otsailaren 25a – Valentin Bengoa Etxeberria, euskal jesuita eta sindikalista (j. 1923).
- Otsailaren 25a – Shifa Gardi, kazetari eta telebista-aurkezle kurdua, bonba baten eztandaren ondorioz (j. 1986).
- Otsailaren 25a – Bill Paxton, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria (j. 1955).
- Otsailaren 25a – Pablo Ráez, hezur-muinaren donazioen aldeko espainiar aktibista, 20 urterekin leuzemiaren ondorioz hil zena (j. 1996).
- Otsailaren 26a – Javier Arzuaga, euskal fraide frantziskotarra (j. 1928).
- Otsailaren 27a – Carlos Humberto Romero, El Salvadorko presidentea (j. 1924).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Yasuyuki Kuwahara, japoniar futbolaria (j. 1942).
- Martxoaren 1a – Alejandra Soler, valemtziar militante komunista (j. 1913).
- Martxoaren 2a – Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (j. 1991).
- Martxoaren 3a – Raymond Kopa, frantziar futbolaria (j. 1931).
- Martxoaren 3a – René Préval, Haitiko presidentea (j. 1947).
- Martxoaren 7a – Hans Georg Dehmelt, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Martxoaren 8a – George A. Olah, hungariar kimikaria, 1994ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- Martxoaren 9a – Julien Arrieta, gipuzkoar errugbilaria (j. 1924).
- Martxoaren 10a – John Surtees, ingeles pilotua, automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra (j. 1934).
- Martxoaren 11 – Kitty Courbois, herbeheretar aktorea (j. 1937).
- Martxoaren 11 – Ángel Parra, txiletar kantautore eta musikaria (j. 1943).
- Martxoaren 12a – Pamela Sue Anderson, estatubatuar filosofoa, erlijioaren filosofian, filosofia feminista eta filosofia kontinentalean aditua (j. 1955).
- Martxoaren 13a – Hiroto Muraoka, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Martxoaren 14a – Joaquina Dorado Pita, galiziar ekintzaile anarkosindikalista, errepublikanoa eta antifrankista (j. 1917).
- Martxoaren 17a – Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (j. 1930).
- Martxoaren 17a – Piarres Xarriton, Xabier Gasteiz, euskal idazle eta politikaria, Euskal literatura, Teologia eta Filosofian aditua eta Euskaltzain osoa (j. 1921).
- Martxoaren 18a – Carme Alvariño, galiziar historialaria (j. 1953).
- Martxoaren 18a – Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (j. 1964).
- Martxoaren 18a – Chuck Berry, estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa (j. 1926).
- Martxoaren 18a – Trisha Brown, estatubatuar dantzaria eta koreografoa (j. 1936).
- Martxoaren 19a – Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (j. 1940).
- Martxoaren 20a – John Giheno, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- Martxoaren 20a – David Rockefeller, estatubatuar finantzaria (j. 1915).
- Martxoaren 21a – Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (j. 1945).
- Martxoaren 21a – Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria (j. 1950).
- Martxoaren 22a – Tomás Milián, kubatar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Martxoaren 23a – Lola Albright, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1924).
- Martxoaren 25a – Cuthbert Sebastian, Saint Kitts eta Nevisko 2. gobernadore orokorra (j. 1921).
- Martxoaren 25a – María Esther Vázquez, argentinar idazlea (j. 1937).
- Martxoaren 28a – Alizia Borboi Parmakoa, Borboi leinuko partaidea (j. 1917).
- Martxoaren 29a – Alexei Alexeevitx Abrikosov, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (j. 1928).
- Martxoaren 29a – Hasier Etxeberria, euskal idazle, kazetari eta blogaria (j. 1957).
- Martxoaren 30a – Pascual Tamburri, euskal herritar historialaria eta irakaslea (j. 1970).
- Martxoaren 31 – Gilbert Baker, estatubatuar artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea (j. 1951).
- Martxoaren 31 – James Rosenquist, estatubatuar margolaria (j. 1933).
Apirila
- Apirilaren 1a – Salvador Paniker, kataluniar ingeniaria, filosofo eta idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 3a – Luis Mari Mujika, euskal idazlea (j. 1939).
- Apirilaren 4a – Pedro Manuel Grazenea, Elgorriaga, nafar erremontelaria (j. 1929).
- Apirilaren 4a – Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (j. 1924).
- Apirilaren 5a – Maria Luisa Ozaita, bizkaitar musikagilea (j. 1939).
- Apirilaren 6a – Carmen Arrojo, espainiar maistra eta Espainiako Memoria Historikoaren defendatzailea (j. 1918).
- Apirilaren 6a – Don Rickles, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Apirilaren 6a – Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (j. 1924).
- Apirilaren 9a – Carme Chacón, PSC eta PSOEko kataluniar politikaria (j. 1971).
- Apirilaren 11 – José Ramón Gurrutxaga, bizkaitar apaiz salestarra, Perun apezpiku izandakoa (j. 1931).
- Apirilaren 11 – Susan Karike, Papua Ginea Berriko banderaren sortzailea (j. 1956).
- Apirilaren 15a – Emma Morano, 117 urte eta 137 egun bizi izandako italiar emakumea (j. 1899).
- Apirilaren 17a – Gorka Dorronsoro, euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilaria (j. 1939).
- Apirilaren 17a – Carlos Slepoy, argentinar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1949).
- Apirilaren 20a – Magdalena Abakanowicz, poloniar eskultorea (j. 1930).
- Apirilaren 22a – Hubert Dreyfus, estatubatuar filosofoa (j. 1929).
- Apirilaren 22a – Michele Scarponi, italiar txirrindularia, furgoneta batek harrapatuta (j. 1979).
- Apirilaren 24a – Don Gordon, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea (j. 1926).
- Apirilaren 26a – Jonathan Demme, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (j. 1944).
- Apirilaren 26a – Josetxo Mayor, donostiar pertsonaia, Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna (j. 1934).
- Apirilaren 28a – Juan Bautista Berasategi, gipuzkoar zinema-zuzendaria (j. 1951).
- Apirilaren 28a – Imanol Oruemazaga, bizkaitar apaiz, kultur eragile, politikari eta historialaria (j. 1931).
- Apirilaren 30a – Ueli Steck, suitzar alpinista, Nuptse mendian (j. 1976).
Maiatza
- Maiatzaren 4a – Mixel Bergouignan, baxenabar ekonomia sustatzaile, mahastizain, abertzale eta bakezalea (j. 1947).
- Maiatzaren 5a – Mariela Muñoz, argentinar ekintzaile eta politika, Estatu Argentinarrak ofizialki aitortutako lehen emakume transexuala (j. 1943).
- Maiatzaren 5a – Ely Ould Mohamed Vall, Mauritaniako estatuburua (j. 1953).
- Maiatzaren 6a – Jesús Galdeano, nafar txirrindularia (j. 1933).
- Maiatzaren 6a – Hugh Thomas, britainiar hispanista (j. 1931).
- Maiatzaren 8a – Rebeca Uribe Bone, kolonbiar ingeniari kimikoa, Kolonbian ingeniaritzan graduatutako lehen emakumea (j. 1917).
- Maiatzaren 12a – Antonio Candido, brasildar idazle, irakasle, soziologo eta literatura kritikaria (j. 1918).
- Maiatzaren 12a – Alain Colmerauer, frantziar informatikaria, Prolog programazio-lengoaiaren sortzailea (j. 1941).
- Maiatzaren 12a – Mauno Koivisto, Finlandiako presidentea (j. 1923).
- Maiatzaren 14a – Powers Boothe, estatubatuar aktorea (j. 1948).
- Maiatzaren 14a – Germán Yanke, bizkaitar kazetaria eta idazlea (j. 1955).
- Maiatzaren 15a – Karl-Otto Apel, alemaniar filosofoa (j. 1922).
- Maiatzaren 15a – Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (j. 1967).
- Maiatzaren 17a – Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista (j. 1964).
- Maiatzaren 17a – Rhodri Morgan, Galesko lehen ministroa (j. 1939).
- Maiatzaren 18a – Roger Ailes, estatubatuar telebista exekutiboa (j. 1940).
- Maiatzaren 18a – Juan Maria Vidarte, euskal politikaria (j. 1929).
- Maiatzaren 19a – Stanislav Petrov, Sobietar Batasuneko Aire Armadako errusiar teniente kolonela, "bere kaxa mundua gerra nuklearretik salbatu zuen gizona" (j. 1939).
- Maiatzaren 20a – Pilar Cabot, katalan idazlea (j. 1940).
- Maiatzaren 20a – Jean E. Sammet, estatubatuar matematikaria eta informatikaria, FORMAC programazio-lengoaiaren garatzailea (j. 1928).
- Maiatzaren 22a – Nicky Hayden, motoziklismoko estatubatuar pilotua (j. 1981).
- Maiatzaren 23a – Roger Moore, britainiar aktorea (j. 1927).
- Maiatzaren 24a – Denis Johnson, estatubatuar idazlea (j. 1949).
- Maiatzaren 26a – Zbigniew Brzezinski, poloniar jatorriko estatubatuar diplomatiko eta politikaria (j. 1928).
- Maiatzaren 26a – Beatriz Maggi, kubatar saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria (j. 1924).
- Maiatzaren 27a – Gregg Allman, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (j. 1947).
- Maiatzaren 29a – Konstantinos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa (j. 1918).
- Maiatzaren 29a – Manuel Antonio Noriega, Panamako jenerala eta de facto herrialdeko diktadore militarra (j. 1934).
- Maiatzaren 31 – Tino Insana, estatubatuar aktorea eta gidoigilea (j. 1948).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Rafael Eguskiza, bizkaitar belar hockey jokalaria (j. 1935).
- Ekainaren 2a – Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (j. 1923).
- Ekainaren 4a – Juan Goytisolo, kataluniar idazlea (j. 1931).
- Ekainaren 6a – Adnan Khashoggi, saudiarabiar enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa (j. 1935).
- Ekainaren 7a – Karmele Goñi, euskal etnografo eta antropologoa (j. 1926).
- Ekainaren 9a – Joakin Madurga, nafar apaiz, irakasle eta musikaria (j. 1938).
- Ekainaren 9a – Adam West, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Ekainaren 13a – Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (j. 1919).
- Ekainaren 13a – Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (j. 1942).
- Ekainaren 15a - Juan Goiaran, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
- Ekainaren 16a – John G. Avildsen, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1935).
- Ekainaren 16a – Helmut Kohl, Alemaniako 32. kantzilerra (j. 1930).
- Ekainaren 17a – Iván Fandiño, bizkaitar toreatzailea, zezen batek harrapatuta (j. 1980).
- Ekainaren 17a – Antonio Izagirre, Eusko Gudarosteko gudari ohia (j. 1913).
- Ekainaren 17a – Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (j. 1948).
- Ekainaren 22a – Quett Masire, Botswanako presidentea (j. 1925).
- Ekainaren 24a – Victòria Pujolar Amat, kataluniar errepublikanoa, PSUCeko militantea eta erresistentziako ekintzailea (j. 1921).
- Ekainaren 24a, Nanga Parbaten:
- Ekainaren 25a – Fátima Langa, mozambiketar idazle, poeta eta kazetaria (j. 1953).
- Ekainaren 26a – Habib Thiam, Senegalgo lehen ministroa (j. 1933).
- Ekainaren 27a – Julián Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (j. 1923).
- Ekainaren 27a – Peter L. Berger, estatubatuar teologo luteranoa eta soziologoa (j. 1929).
- Ekainaren 27a – Michael Bond, britaniar idazlea (j. 1926).
- Ekainaren 27a – Pierre Combescot, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1940).
- Ekainaren 27a – Michael Nyqvist, suediar aktorea (j. 1960).
- Ekainaren 30a – Rhona Ottolina, venezuelar politikaria (j. 1954).
- Ekainaren 30a – Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria (j. 1927).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Marjorie Rice, estatubatuar matematikari amateurra, planoko lau teseladun pentagonal mota aurkitu zituelako ezaguna (j. 1923).
- Uztailaren 5a – Pierre Henry, frantziar musikagilea (j. 1927).
- Uztailaren 5a – Joaquín Navarro-Valls, espainiar mediku eta kazetaria, Egoitza Santuaren bozeramailea (j. 1936).
- Uztailaren 8a – Elsa Martinelli, italiar aktore eta modeloa (j. 1935).
- Uztailaren 9a – Ilya Glazunov, errusiar margolaria (j. 1930).
- Uztailaren 9a - Paquita Rico, espainiar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1929).
- Uztailaren 10a – Tang Fei, taiwandar abeslaria (j. 1969).
- Uztailaren 10a – José Gabiola, gipuzkoar futbolaria (j. 1936).
- Uztailaren 13a – Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe, nafar musikagilea (j. 1924).
- Uztailaren 13a – Norman Johnson, kanadar matematikaria (j. 1930).
- Uztailaren 13a – Liu Xiaobo, txinatar intelektual eta giza eskubideen defendatzailea, 2010eko Bakearen Nobel Saria (j. 1955).
- Uztailaren 14a – Maryam Mirzakhani, irandar matematikaria (j. 1977).
- Uztailaren 15a – Martin Landau, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Uztailaren 16a – George A. Romero, estatubatuar zinemagilea (j. 1940).
- Uztailaren 18a – Max Gallo, frantziar politikari, historialari eta idazlea (j. 1932).
- Uztailaren 18a – Mixel Thikoipe, baxenafar idazle, musikari eta euskaltzalea (j. 1948).
- Uztailaren 19a – Miguel Blesa, espainiar funtzionario eta finantziaria, Caja Madrideko kudeaketa kontseiluko presidentea (j. 1947).
- Uztailaren 20a – Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea (j. 1976).
- Uztailaren 21a – Hrvoje Šarinić, Kroaziako lehen ministroa (j. 1935).
- Uztailaren 23a – Santiago Abascal Eskuza, euskal herritar eskuin muturreko politikaria (j. 1949).
- Uztailaren 24a – Trinidad Taracena del Piñal, espainiar arkeologoa, museoen kontserbadorea (j. 1926).
- Uztailaren 25a – Geoffrey Gurrumul Yunupingu, australiar musikaria (j. 1971).
- Uztailaren 27a – Sam Shepard, estatubatuar idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria (j. 1943).
- Uztailaren 28a – Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (j. 1935).
- Uztailaren 31 – Kepa del Hoyo, bizkaitar ETAkidea, bihotzekoak jota Badajozeko espetxean (j. 1970).
- Uztailaren 31 – Jeanne Moreau, frantziar aktore, zuzendari eta abeslaria (j. 1928).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Goldy McJohn, kanadar teklatu jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (j. 1945).
- Abuztuaren 3a – Ángel Nieto, motoziklismoko espainiar pilotua, mundu-mailako hamahiru tituluduna (j. 1947).
- Abuztuaren 6a – Betty Cuthbert, australiar atleta (j. 1938).
- Abuztuaren 8a – Carlos Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (j. 1946).
- Abuztuaren 9a – Miren Josune Tolaretxipi, gipuzkoar irakaslea, 60ko hamarkadako Ikastolen sorrerako andereñoetako bat (j. 1926).
- Abuztuaren 10a – Felisa Núñez Cubero, valladolidtar fisikaria eta kimikaria (j.1924)
- Abuztuaren 10a edo 11 – Johnny Paul Koroma, Sierra Leonako estatuburua (j. 1960).
- Abuztuaren 11 – Terele Pávez, Bizkaian jaiotako madrildar aktorea (j. 1939).
- Abuztuaren 13a – Basilio Martín Patino, espainiar zinema-zuzendaria (j. 1930).
- Abuztuaren 18a – Vicente Iturat, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- Abuztuaren 19a – Brian Aldiss, ingeles zientzia-fikziozko idazlea (j. 1925).
- Abuztuaren 20a – Marcelline Aboh, benindar aktorea (j. 1940).
- Abuztuaren 20a – Jerry Lewis, estatubatuar aktorea, umorista, zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1926).
- Abuztuaren 20a – Colin Meads, zeelandaberritar errugbi jokalaria, historiako errugbilari hoberenetakoa (j. 1936).
- Abuztuaren 20a – Nati Mistral, espainiar aktorea eta abeslaria (j. 1928).
- Abuztuaren 21a – Réjean Ducharme, frantsesezko kanadar idazlea (j. 1941).
- Abuztuaren 26a – Tobe Hooper, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1943).
- Abuztuaren 28a – Mireille Darc, frantziar aktore eta modeloa, Frantziako zinemako sex symboletako bat (j. 1938).
- Abuztuaren 28a – Willie Duggan, irlandar errugbi jokalaria (j. 1950).
- Abuztuaren 28a – Tsutomu Hata, Japoniako lehen ministroa (j. 1935).
- Abuztuaren 30a – Roger Subirats, Roger, kataluniar komikilaria (j. 1956).
Iraila
- Irailaren 2a – Jose Mari Apezetxea, nafar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea eta Baztango Margolariak taldearen sortzaileetakoa (j. 1927).
- Irailaren 2a – María Cristina Orive, guatemalar argazkilaria, Guatemalako argazkigintzako irudi handienetako bat.
- Irailaren 3a – John Ashbery, estatubatuar poeta, AEBetako poetarik esanguratsuenetakoa (j. 1927).
- Irailaren 3a – Joan Colom, kataluniar argazkilaria (j. 1921).
- Irailaren 5a – Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
- Irailaren 6a – Kate Millett, estatubatuar idazle feminista erradikal eta ekintzailea, zinemagilea, eskultorea, hezitzailea eta filosofoa (j. 1934).
- Irailaren 6a – Lotfi A. Zadeh, Azerbaijandar matematikaria eta Berkeley Unibertsitateko irakaslea (j. 1921).
- Irailaren 8a – Joxe Urteaga Oria, gipuzkoar trikitilari eskusoinujotzailea (j. 1926).
- Irailaren 8a – Don Williams, estatubatuar country egile abeslari eta gitarrista (j. 1939).
- Irailaren 10a – María Teresa Castells, gipuzkoar liburu-saltzailea (j. 1935).
- Irailaren 11 – Abdul Halim Kedahkoa, Kedahko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1927).
- Irailaren 11 – Peter Hall, britainiar antzerki zuzendaria (j. 1930).
- Irailaren 12a – Maria Luisa Alberdi, gipuzkoar erraketista (j. 1922).
- Irailaren 12a – Xohana Torres, galiziar poeta, dramaturgo eta idazlea (j. 1929).
- Irailaren 15a – Harry Dean Stanton, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Irailaren 19a – Jake LaMotta, Raging Bull, estatubatuar boxeolaria (j. 1922).
- Irailaren 21a – Liliane Bettencourt, frantziar negozio emakume, socialité eta enpresa-sortzailea (j. 1922).
- Irailaren 25a – Iñaki Beristain, gipuzkoar frantziskotar fraide eta euskaltzalea, Arantzazuko santutegiaren ikurretako bat (j. 1947).
- Irailaren 25a – Nora Marks Dauenhauer, Tlingitak amerindiar tribuko idazlea, poeta eta emakume jakintsua (j. 1927).
- Irailaren 27a – Hugh Hefner, Playboy aldizkariaren argitaratzailea (j. 1926).
- Irailaren 28a – Antonio Isasi-Isasmendi, espainiar zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea (j. 1927).
Urria
- Urriaren 2a – Edgardo Antoñana, argentinar esataria, kazetaria, telebista ekoizlea eta telebistako eta irratiko aurkezlea (j. 1955).
- Urriaren 2a – Klaus Huber, suitzar musikagilea (j. 1924).
- Urriaren 2a – Tom Petty, estatubatuar musikari, egile-abeslari, musika-jotzaile eta ekoizlea (j. 1950).
- Urriaren 3a – Isabella Karle, estatubatuar ikertzailea (j. 1921).
- Urriaren 3a – Jalal Talabani, Irakeko presidentea (j. 1933).
- Urriaren 4a – Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1920).
- Urriaren 4a – Jesús Mosterín, bizkaitar filosofoa (j. 1941).
- Urriaren 6a – Ralphie May, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (j. 1972).
- Urriaren 9a – Armando Calderón Sol, El Salvadorko presidentea (j. 1948).
- Urriaren 9a – Sabin Ipiña, bizkaitar teknikari kimiko, ekintzaile, euskaltzale eta politikaria (j. 1934).
- Urriaren 9a – Jean Rochefort, antzerki, telebista eta zinemako frantziar antzezlea (j. 1930).
- Urriaren 11 – Clifford Husbands, Barbadosko 6. gobernadore orokorra (j. 1926).
- Urriaren 13a – Albert Zafy, Madagaskarreko presidentea (j. 1927).
- Urriaren 14a – Yambo Ouologuem, maliar idazlea (j. 1940).
- Urriaren 14a – Richard Wilbur, estatubatuar olerkari eta itzultzailea (j. 1921).
- Urriaren 16a – Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea, eraila (j. 1964).
- Urriaren 17a – Danielle Darrieux, frantziar aktorea (j. 1917).
- Urriaren 18a -
- Urriaren 20a – Federico Luppi, argentinar-espainiar aktorea (j. 1936).
- Urriaren 22a – Elsa Girardot, ezpata modalitateko frantziar eskrimalaria (j. 1973).
- Urriaren 22a – George Young, australiar musikari, egile abeslari eta musika ekoizlea (j. 1946).
- Urriaren 23a – Mila Hernando, bizkaitar diplomazialaria (j. 1957).
- Urriaren 24a – Koro Arizmendi, Mexikon erbesteratuko euskal odontologoa, beste herrialdetako erbesteratuei laguntzeagatik eta zapatistekin kolaboratzeagatik ezaguna (j. 1929).
- Urriaren 24a – Fats Domino, estatubatuar abeslari, pianojotzaile eta konposatzailea (j. 1928).
- Urriaren 26a – Joseba Iñurrategi, gipuzkoar pilotaria eta pilotaren sustatzailea Eskoriatzan (j. 1945).
- Urriaren 29a – Linda Nochlin, estatubatuar arte historialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea (j. 1931).
- Urriaren 29a – Ninian Stephen, Australiako gobernadore orokorra (j. 1923).
- Urriaren 30a – Daniel Viglietti, uruguaiar abeslari, musikagile, gitarra-jotzaile eta politika aktibista (j. 1939).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Abdur Rahman Biswas, Bangladeshko presidentea (j. 1926).
- Azaroaren 6a – Richard F. Gordon Jr., estatubatuar astronauta (j. 1929).
- Azaroaren 9a – Lina Huarte-Mendikoa, nafar sopranoa (j. 1928).
- Azaroaren 9a – Shyla Stylez, kanadar aktore pornografikoa (j. 1982).
- Azaroaren 10a – Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1936).
- Azaroaren 11 – Chiquito de la Calzada, espainiar aktore, abeslari eta umorista (j. 1932).
- Azaroaren 11 – Kirti Nidhi Bista, Nepalgo lehen ministroa (j. 1927).
- Azaroaren 12a – Victor Urrutia, nafar soziologoa (j. 1945).
- Azaroaren 13a – Julen Kaltzada, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (j. 1935).
- Azaroaren 15a – Françoise Héritier, frantziar antropologo, etnologo eta feminista (j. 1933).
- Azaroaren 15a – Lil Peep, estatubatuar-suediar rap-kantaria, abeslaria, musikagilea, modeloa eta musika-ekoizlea (j. 1996).
- Azaroaren 16a – Belen Gonzalez Peñalva, ETAkozuzendaritzako kidea. Espainiako Gobernuarekiko negoziazioetan parte hartu zuen Aljerren 1989an, eta Suitzan 1999an (j. 1957).
- Azaroaren 17a - Lilli Hornig, Manhattan proiektuan lan egin zuen txekiar-estatubatuar zientzialaria eta aktibista feminista (j. 1921).
- Azaroaren 17a – Salvatore Riina, U curtu, siziliar mafiako buruzagi ohia eta garai guztietako kide ospetsuenetakoa (j. 1930).
- Azaroaren 18a – Azzedine Alaïa, tunisiar jatorriko frantziar jostuna (j. 1940).
- Azaroaren 18a – José Manuel Maza, espainiar magistratu, kriminologo eta idazlea (j. 1951).
- Azaroaren 18a – Youssouf Ouédraogo, Burkina Fasoko lehen ministroa (j. 1952).
- Azaroaren 18a – Pancho Segura, ekuadortar-estatubatuar tenislaria (j. 1921).
- Azaroaren 18a – Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (j. 1967).
- Azaroaren 18a – Malcolm Young, Angus Youngen anaia da eta AC/DC musika taldearen sortzailea (j. 1953).
- Azaroaren 19a – Esther Arizmendi, gipuzkoar abokatua eta legelaria (j. 1956).
- Azaroaren 19a – Charles Manson, estatubatuar kriminala, hainbat erailketa burutu zituen Manson Familia sektaren sortzailea (j. 1934).
- Azaroaren 19a – Jana Novotná, txekoslovakiar tenislaria (j. 1968).
- Azaroaren 20a – Alan Walker, britainiar antropologoa (j. 1938).
- Azaroaren 21a – Peter Berling, alemaniar idazle, zinema ekoizle eta aktorea (j. 1934).
- Azaroaren 21a – David Cassidy, estatubatuar aktore, abeslari eta gitarrista (j. 1950).
- Azaroaren 22a – Bobi Jones, galestar idazlea (j. 1929).
- Azaroaren 25a – Rance Howard, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 25a – Luis Iriondo, gipuzkoar aktore eta musikagilea (j. 1931).
- Azaroaren 26a - Hou Bo, txinatar argazkilaria, Mao Zedongen argazkilari ofiziala (j. 1924).
- Azaroaren 27a – José María Romero de Tejada, kataluniar legelaria (j. 1948).
- Azaroaren 28a – Anton Totorikaguena, Markinako Lehoia, bizkaitar herri kirolaria (j. 1935).
- Azaroaren 29a – Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1945).
- Azaroaren 29a – Mary Lee Woods, matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa (j. 1924).
- Azaroaren 29a – Maria Luisa Altieri Biagi, italiar hizkuntzalaria (j. 1930).
- Azaroaren 30a – Ethel Houston, Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra, kriptologia enigma kodeen deszifratzailea (j. 1924)
Abendua
- Abenduaren 4a – Christine Keeler, ingeles modelo eta kabaret-dantzaria (j. 1942).
- Abenduaren 4a – Manuel Marín, espainiar politikaria, Espainiako Diputatuen Kongresuaren presidentea (j. 1949).
- Abenduaren 4a – Gabriela Morreale, italoespainiar kimikaria, Espainiako endokrinologia modernoaren aintzindaria (j. 1930).
- Abenduaren 4a – Ali Abdullah Saleh, Ipar Yemen eta Yemengo presidentea (j. 1947).
- Abenduaren 4a – Lurdes Zubeldia, gipuzkoar idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 5a – August Ames, kanadar aktore pornografiko eta modeloa (j. 1994).
- Abenduaren 5a – Migel I.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea (j. 1921).
- Abenduaren 5a – Jean d'Ormesson, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1925).
- Abenduaren 5a – Johnny Hallyday, frantziar abeslaria, 1960ko hamarkadako Frantziako rock 'n'roll musikaren izar nagusia (j. 1943).
- Abenduaren 6a – William H. Gass, estatubatuar idazle, kritikari eta filosofia irakaslea (j. 1924).
- Abenduaren 7a – Peyuco Duhart, lapurtar politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea (j. 1947).
- Abenduaren 10a – Bruce Brown, estatubatuar dokumental zinema zuzendaria (j. 1937).
- Abenduaren 11 – Aline Griffith, hispanoestatubatuar aristokrata, espioia eta idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 13a – Yurizan Beltran, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1986).
- Abenduaren 14a – Ákos Császár, hungariar matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea (j. 1924).
- Abenduaren 14a – Maria Angeles Esnaola, frankismoaren garaiko maistra abertzalea (j. 1924).
- Abenduaren 18a – Francisco Glaria, Glaria II, nafar futbolaria (j. 1932).
- Abenduaren 18a – Jonghyun, hegokorear abeslari eta irrati esataria (j. 1990).
- Abenduaren 20a – Ignacio García López, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa (j. 1924).
- Abenduaren 20a – Bernard Francis Law, estatubatuar kardinala (j. 1931).
- Abenduaren 21a – Ken Catchpole, australiar errugbilaria (j. 1939).
- Abenduaren 23a – Ibon Urrengoetxea, bizkaitar futbolaria, eraila (j. 1974).
- Abenduaren 24a – Heather Menzies, kanadar aktore eta modeloa (j. 1949).
- Abenduaren 24a – Ionel Valentin Vlad, errumaniar ingeniari eta fisikaria (j. 1943).
- Abenduaren 27a – Ben Barres, estatubatuar neurobiologoa, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean sartu den lehenengo zientzialari ageriki transexuala (j. 1954).
- Abenduaren 28a – Sue Grafton, eleberri poliziakoen estatubatuar idazlea (j. 1940).
- Abenduaren 28a – Divi Kervella, bretainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria (j. 1957).
- Abenduaren 28a – Rose Marie, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 29a – Edith Checa, espainiar kazetaria, idazlea eta poeta (j. 1957).
- Abenduaren 29a – Andoni Lekuona, gipuzkoar soziologoa (j. 1932).
- Abenduaren 29a – Pedro Osinaga, nafar aktorea (j. 1936).
- Abenduaren 30a – Gyöngyi Szalay-Horváth, hungariar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa (j. 1968).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea