ATP World Tour Finals
From Wikipedia, the free encyclopedia
ATP World Tour Finals (lehenago Tennis Masters Cup, Copa Masters edo Masters bezala ezaguna) urtero denboraldi amaieran jokatzen den tenis txapelketa da. Gainazal gogorrean jokatzen da eta bertan banakakoan ATP sailkapeneko 8 hoberenek eta binakako 8 bikote hoberenek parte-hartzen dute.
Beste txapelketa guztiekin ez bezala, txapelketa hau ez da kanporaketa zuzenekoa. 4ko bi talde egiten dira, eta beraien arteko partidak jokatu ostean (bakoitzak bere taldeko 3rekin), talde bakoitzeko 2 hoberenak final-erdietara sailkatzen dira. Hemendik aurrera kanporaketa normala egiten delarik.