Addisonen gaixotasun
Guruin suprarrenalen gaixotasuna, brontze-koloreko larruazala eta astenia eragiten dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Addisonen gaixotasuna giltzurrungaineko guruinari egindako kaltearen ondorioz agertzen den gaitza da, guruin horren gutxiegitasuna edo hipofuntzioa eragiten duena. Giltzurrungaineko azala, zehazki, da kaltetuena, kortisol, kortisona eta aldosterona jariatzen dituena. Gaitza pairatzen dutenek, beraz, hiru hormona horien defizit larria dute, gaixotasun horren berezko sintomak eragiten dituena.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Addisonen gaixotasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | adrenal cortical hypofunction (en) , endocrine system disease (en) , female reproductive system disease (en) , nefropatia, male reproductive system disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Sintoma(k) | betealdia, anorexia, neke muskularra, pisu galera tripako mina |
Honen izena darama | Thomas Addison |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | dexametasona, fludrocortisone (en) eta fludrocortisone (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E27.1 |
GNS-9-MK | 255.41 |
OMIM | 103230 |
DiseasesDB | 222 |
MedlinePlus | 000378 |
eMedicine | 000378 |
MeSH | D000224 |
Disease Ontology ID | DOID:13774 |
Itxi
Gaitza oso urria da (4-6 kasu 100.000 biztanleko)
Bi dira gaitz honen sorburuan dauden arrazoiak:
- zenbait gaitz infekziosoak: tuberkulosia (batez ere) eta -hein txiki batean- meningitisa edo HIESa. Tuberkulosia da zergatirik ohikoena, herri garatuetan geroago aipatuko dugun arrazoi autoimmunea gero eta garrantzi handiagoa hartu arren.
- autoimmunitatea: gaixo gehienetan Addisonen gaixotasuna gaixotasun autoimmunea da: immunitate-sistemak eraso egiten dio giltzurrungaineko guruinaren azalari, guruin hori kaltetuz eta suntsituz. Odol-analisi batean gaixo gehienek giltzurrungaineko guruinen aurkako antigorputzak dituztela egiaztatu ahal da.
Sarritan adrenolisi autoimmunea beste gaixotasun autoimmune batzuekin batera agertzen da (Hashimotoren tiroditisarekin eta 1. motako diabetes mellitusarekin, esaterako).