Alexander Kucharsky
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexander Kucharsky (Varsovia, 1741eko martxoaren 18a- Paris, 1819ko azaroaren 5a) [1] batzuetan Alexandre Kucharski idatzia, erretratugile poloniarra izan zen, helduaroa Frantzian igaro zuena. Artistak bere abizena Kucharsky idazten zuen bere lanak sinatzerakoan [2], askotan Kucharski bezala azaltzen den arren. Kucharskyk gorputz erdiko erretratuak egitea zuen gustuko, pastelak edo olioak erabiliz. Dena dela, gouachea ere erabiltzen zuen eta batzuetan miniaturak ere egiten zituen.
Alexander Kucharsky | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Kucharski | ||
Jaiotza | Varsovia, 1741eko martxoaren 18a | ||
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika | ||
Heriotza | Paris, 1819ko azaroaren 5a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Kucharski (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Genero artistikoa | erretratua |
Marie Antoinette Frantziako erreginaren azken margolari ofiziala izateagatik ezaguna den arren, bere garaiko noble eta pertsona garrantzitsu asko erretratatu zituen, Errusiako Katalina II.a enperatriza [1] , Poloniako azken erregea [1], Maria Luisa Lamballeko printzesa [3] eta Karlos V.a Frantziakoa[1] , besteak beste.