Aromaterapia
ongizatea hobetzeko lurrinak erabiltzea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aromaterapia lurrinak –olio lurrunkorrak eta bestelako lurrin-nahasteak barne– erabiliz gogo eta gorputzaren ongizatea hobetzeko sendagintza osagarria da. Olio lurrunkorrak belar on, lore, hosto, hazi, azal eta fruituetakoak izaten dira, eta lurrun-destilazioz ateratzen. Sasizientziatzat jo izan dute, ez dagoelako hura eraginkorra dela baieztatzeko froga zientifiko nahikorik.