Atari:Hezkuntza/EHU/Gipuzkoako campusa 2017-2018
From Wikipedia, the free encyclopedia
Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.
Gipuzkoako campusa 2017 | |
---|---|
Helburua | 12-16 urteko ikasleek behar dituzten 1.000 artikuluak lantzea |
Data | 2017ko udazkena |
Ikastaroa | Urriaren 5 |
Edizio topaketa | Azaroaren 30 |
Lekua | Carlos Santamaria zentroa |
Kontaktua | hezkuntza@wikimedia.eus |
Izen-ematea | |
Orokorra (2018ko udaberria) Orokorra (2017ko udazkena) Ikasgai bakoitzaren barruko programara batzeko, ikus Ikastegiak sekzioa |
Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 46 milioi artikulu ditu 299 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.
Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.