August Strindberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
August Strindberg (Stockholm, 1849ko urtarrilaren 22a - ib., 1912ko maiatzaren 14a) suediar idazle eta margolaria izan zen.
August Strindberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Storkyrkoförsamlingen (en) eta Stockholm, 1849ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Sundhetskollegiets hus (en) Stockholm Uppsala Berlin Stockholm Stockholm Taarbæk parish (en) |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Adolf Fredriks parish (en) eta Stockholm, 1912ko maiatzaren 14a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Norra begravningsplatsen (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Aita | Carl Oscar Strindberg |
Ama | Eleonora Ulrika Strindberg |
Ezkontidea(k) | Siri von Essen (en) (1877ko abenduaren 30a - 1893) Frida Uhl (en) (1893ko maiatzaren 2a - 1897) Harriet Bosse (en) (1901eko maiatzaren 6a - 1904) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | suediera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, argazkilaria, margolaria, eleberrigilea, autobiografialaria, gidoilaria, idazlea, saiakeragilea eta prosalaria |
Lantokia(k) | Stockholm |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Henrik Ibsen, Jean-Jacques Rousseau, Friedrich Nietzsche, Georg Brandes, Karl Robert Eduard von Hartmann (en) , Ernst Hoffmann, Edgar Allan Poe, Arthur Schopenhauer eta Emmanuel Swedenborg |
Mugimendua | naturalismoa sinbolismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Suediako antzerkigile goren horren obrak –autobiografikoa hein handi batean– bizitza konplikatu eta grinatsu bat erakusten du. 1867an Uppsalako unibertsitatean filologia eta medikuntza ikasten hasi zen eta aldi berean behin-behineko zenbait lanbidetan jardun zuen. Tjänstekvinnans son (1886, «Neskamearen semea») izenburuko obran bere haurtzaroa, gaztaroa eta bilakabide intelektuala deskribatu zituen.
Guztira, 70 drama inguru, dozenatik gora eleberri eta saiakera, narrazio labur zein poema anitz idatzi zituen. Lehen aldian naturalismoaren bidetik idatzi zuen, betiere bere subjetibismoa nabarmentzen zuela: Röda rummet (1879, «Gela gorria») eleberria; Giftas I-II (1884, «Ezkonduak I-II») narrazio laburrak eta, batez ere, antzerki obrak: Fadren (1882, «Aita»); Fröken Julie (1888, «Julia andereñoa»); Fordringsägare (1888, «Hartzekodunak»). Bestalde, Mäster Olof (1872, «Olof Maisua») antzerkiarekin hasitako genero historikoa berriro ukitu zuen beste zenbait obratan, hala nola Gustav Vasa, Eric (biak 1899koak); Dödsdansen (1900, «Herio-dantza»). Bigarren aldian mistizismoaz eta okultismoaz kezkaturik idatzi zuen: Ett drömspel (1901, «Loa»). Azkeneko aldian Teatro Intimoa izenekoa sorturik, kamera teatroa landu zuen: Ovader («Ekaitza»), Pelikanen («Pelikanoa»), Spöksonaten («Espektroen dantza»), 1907koak denak.
Strindbergen antzerkiak pentsamolde ezberdinen eragina du: Kierkegaard, Nietzsche, sozialismo erromantikoa, ateismoa lehenbizi, mistizismoa gero. Alabaina, edozer gai ukitzen duela, autorearen ni propioaren alderdia nagusi agertzen da beti. Jokaeraren aztertzailea da; subkontzientearen arazoei begira dago beti, gizakien arteko inkomunikazioaren testigantza emanez. Strindbergen obra dramaturgia modernoaren iturrietako bat da.