Baskonia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Baskonia terminoa euskal komunitate kultural eta antropologikoa izendatzeko erabili izan da. Albo-erdaretan erabili izan da (latinez, espainieraz), batez ere. Euskaraz, historikoki, Euskal Herria hitza erabili izan da errealitate hori izendatzeko. Gaur egun, hala ere, erabilera mugatua du, hizkuntza kultuan erabiltzen baita batez ere, notazio historiko edo kulturalak adierazteko.
- Artikulu hau komunitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».
Jatorriz, “Baskonia” izena latinez erabilia izan zen , baskoiak bizi ziren lurraldea izendatzeko: Nafarroa eta inguruko lurralde batzuk. Gero, merovingiarren mende zegoen Baskoniako dukerria izendatzeko ere erabili zen. Kasu honetan terminoak eboluzio fonetikoa izan zuen: lehenik Wasconia eta azkenik Gascuña (Gaskoinia) bihurtu arte.