Bigarren sexua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bigarren sexua (jatorrizko izenburua, frantsesez: Le Deuxième Sexe) Simone de Beauvoirrek idatzitako liburu bat da. Filosofian, XX. mendeko obrarik garrantzitsuenetarikotzat jotzen da. Salmentak arrakasta handia izan zuen. Lan hori idazten hasi zen beretzat emakume izatea zer izan zen aztertu eta hari buruz hausnartu zuenean. Historian emakumezkoek bizi izan dituzten egoerak ikertu zituen, eta horri buruzko saiakera luzea idatzi zuen. Bertan jaso zituen emakumezkoak nola irudikatu izan diren, zein egoera bizi izan dituzten, eta nola lor daitekeen haien bizimoduak hobetzea bai eta haien askatasunak zabaltzea ere.
Datu azkarrak Bigarren sexua, Jatorria ...
Bigarren sexua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Simone de Beauvoir |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | Le Deuxième Sexe |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ekoizpen lekua | Frantzia |
Argitaletxea | Éditions Gallimard |
Orrialdeak | 1.072 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | frantsesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Mendeko 100 liburuak Index Librorum Prohibitorum |
Argumentu nagusia | feminismoa |
Itxi