Azkuna Zentroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilboko Alondegia, gaur egun ofizialki Azkuna Zentroa, Bilbo hiriaren erdialdean dagoen eraikuntza historikoa da. Iparragirre kalearen 48. zenbakian dago, Osakidetzaren egoitzaren, Bizkaia Plaza eraikina eta Bizkaia plazaren alboan.
Azkuna Zentroa Alondegia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′35″N 2°56′13″W |
Historia eta erabilera | |
Berrikuntza | 2001 - 2010 |
Eraikuntza | 1905 - 1909 |
Erabiltzailea | Bilboko Udal - Alondegia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ricardo Bastida Philippe Starck |
Estiloa | Art Nouveaua |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0002364 |
475 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza Arriquibar, 4 |
Telefonoa | tel:+34 944-014014 |
Birgaitze prozesu baten ondoren, diziplina anitzeko gune bihurtu zen, hurrengo helburuak zituelarik: hiritar guztiei irekia egotea eta ezagutza, ongizatea eta josteta ahalbidetzea. Antzina udal alondegia zen, hau da, aleak eta beste zenbait jangai gorde, saldu eta erosteko gunea.[1]
Hiri-kultura, gaurkotasuna, mugimendu berriak eta osasuna garatzeko eta zabaltzeko erreferentzia gunea bilakatzea jomuga du. Gozatzeko, hobeto ezagutzeko eta ikasteko elkargunea. Gizakien bizikidetzarako espazioa.
Gaur egun, Mediateka liburutegiaren egoitza da.