Zerrenda:Bizantziar enperadoreak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizantziar Inperioko agintarien zerrenda jarraian.
Ez da oso argia Erromatar Inperioaren eta Bizantziar Inperioaren arteko muga, bada bien arteko mugarik ez dela ere dioenik. Historialariek agintari ezberdinak hautatu ohi dituzte Bizantziar lehen agintaritzat:
- Diokleziano: 324. urtean Diokleziano agintari erromatarrak inperioa bi zonalde administratiboetan bereizi zuen: ekialdea eta mendebaldea.
- Konstantino I.a Handia: Erromatar Inperioko hiriburua Konstantinopolisera aldatu zuen inperioari izena ematen zion Erromaren ordez.
- Valente: Bere agintean zehar izan zen Adrianopoliseko bataila Erdi Aroaren hasiera puntutzat hartzen dutenek Bizantziar Inperioa Erdi Aroarekin bat hasten dela irizten dute zenbaitetan.
- Arkadio: Honen aurrekari Teodosio I.a Handia izan zen Inperio Erromatarraren bi alderdietan aldi berean agindu zuen azkena, eta beraz Erromatar Inperioko azken agintaria; haren oinordekoa litzateke Bizantziar Inperioko lehena.
- Zenon I.a: isauriar agintariaren garaian amaitu zen behin betiko Mendebaldeko Inperio Erromatarra Romulo Augustulo azken agintari izan zuena.
- Heraklio: Grekera inperioko hizkuntza ofizial bihurtu zen latinaren ordez eta Herakliok Augusto titulua alde batera utzi eta Basileus titulua erabiltzen hasi zen.
- Anastasio I.a: grekoen zenbaki sistema ofizial bihurtu zen, numismatika munduan hau izaten da muga.
- Inor: bizantziarrak erromatarrak zirela zioten eta beraz ez zela bereizpenik antzinako eta euren garaiko agintarien artean.
Ondoren aipatzen den leinuen sailkapena ez da behin betikoa zenbait liburu eta mediotan beste sailkapenak aurki litezke betiere antzekoak direnak.