César Arrondo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cesar Aníbal Arrondo (Laprida, Argentina, 1955eko uztailaren 15), historia irakaslea, idazlea, ikertzailea, La Plata Unibertsitateko Kazetaritza fakultatean irakaslea, euskal kulturaren zabaltzailea eta euskal diasporaren militante aktiboa da. Arrondo irakasleak jatorri euskalduna du: bere familia Gabiriatik Argentinara joan zen. Eusko Alkartasuna alderdiaren militantea da.[1] Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionalaren Estaturik gabeko Nazioen Behatokian parte hartzen du baita ere, Euskal Herriko departamenduan. Euskal Herrian, bestetik, Hamaika Bide Elkartearen partaidea da. Gaur egun Argentinako La Plata hirian bizi da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
César Arrondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Laprida (en) , 1955eko uztailaren 15a (68 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Argentina |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | La Platako Unibertsitate Nazionala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Itxi
2023ko apirilaren 20an, La Platako udalerriak "Pertsonalitate nabaria" izendatu zuen.[2]