Dielektriko
Substantziez mintzatuz, elektrizitatea eroateko elektroi askerik ez duena eta, beraz, isolatzaile dena. Eremu elektrikoaren eraginpean polarizatu egiten da. Isolatzaile elektriko asko dielektrikoak dira / From Wikipedia, the free encyclopedia
Material dielektrikoak eroankortasun elektrikoa (σ<<1) oso baxua duen materiala da, hots, material isolatzeailea da, baina eremu elektriko baten pean bere barnean dipolo elektrikoak eratzeko ahalmena izan behar du. Horrela, material dielektriko guztiak isolatzaileak izan arren, material isolatzaile guztiak ez dira dielektrikoak izango.
Beira, zeramika, goma, petrolioa, mika, argizaria, papera, zur lehorra, portzelana, erabilera industrial eta elektronikorako koipe batzuk, bakelita... material dielektriko ezagunak dira.