Diskriminazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Diskriminazioa edo bereizkeria gauzak edo gizakiak bereizteari deritzo orokorrean. Gizakiak edo giza-taldeen diskriminazioa eskubide eta aukera-berdintasunaren aurkakoa eta generoan, arrazan, jaiotza-lekuan, hizkuntza edo irizpide etniko, erlijioso, politiko, sexual edo ekonomikoetan oinarrituz gertatzen denean ez bidezkotzat jotzen da eta bazterkeria ere baderitzo. Bazterkeria ez jasateko eskubidea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala delakoan dago jasota. Hala ere, bazterkeria egoerak ohikoak dira hezkuntza, osasun eta lanbide arloetan.
Diskriminazioa positiboa, talde bati aldeko tratua egiten zaionean, zein negatiboa, besteei ematen zaien tratu egokia ukatzen zaionean.
Diskriminazioa, indarkeri pasibo mota bat da eta diskriminatzen duten pertsonek, diskriminatuak izaten direnak bereizten dituzte.
Gizakiak edo giza-taldeen diskriminazioa eskubide eta aukera-berdintasunaren aurkakoa eta generoa, arrazan, hizkuntza edo irizpide etniko, erlijioso, sexual edo ekonomikoetan oinarrituz gertatzen denean ez bidezkotzat jotzen da eta bazterkeria ere baderitzo.
Gainera, diskriminatzea giza eskubideen kontrako ekintza bat da, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalean, bazterkeria ez jasateko eskubidea agertzen baita.
Dena dela, ere badago diskriminazio positiboa deiturikoa, non, historian zehar diskriminatuak izan diren giza-taldeei “eskubide” edo onura batzuk ematen zaienean. Diskriminazio hau, talde desfaboratu honen bizi kalitatea hobetzeko egiten da.