From Wikipedia, the free encyclopedia
Do maior tonalitatea (DoM latindar musika notazio sisteman eta C musika notazio sistema anglosaxoian) do notan oinarritutako eskala maior baten oinarritzen da, eta do, re, mi, fa, sol, la eta si notek osatzen dute. Bere klabe armaduran ez dago ez bemolik ez sosteniturik. Bere erlatibo minorra la minor da eta bere tonalitate homonimoa do minor.
Do maior | |
---|---|
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | La minor |
Tonalitate paraleloa | Do minor |
Notak | |
do, re, mi, fa, sol, la, si, do |
Bere musika noten ondorioz, bere tonalitateko akorde maiorrak do maior, fa maior eta sol maior dira, minorrak la minor, re minor eta mi minor dira eta si bere akorde txikitua da.
Do maior musikan erabiltzen den tonalitaterik ohikoenetako bat da. Instrumentu transpositore asko euren jatorrizko tonalitatean entzuten dira do maiorrean idatzitako zati bat jotzea tokatzen zaienean. Adibidez, do maiorrean idatzitako lan bat jotzen duen si bemolean afinatutako klarinete bat si bemol maiorrean entzungo da. Pianoaren tekla zuriak do maiorreko tonalitateari dagozkie. Do maiorrean afinatutako harpa batek bere pedal guztiak erdian jarriak ditu.
Musika klasikoan meza eta tedeum asko do maiorrean idatzita daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.