Dorida (Asia Txikia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dorida (antzinako grekoz, ἡ Δωρίς) antzinateko eskualde txiki bat da, doriarrena zena.
- Artikulu hau Anatoliako eskualdeari buruzkoa da; Greziako eskualdea gaitzat duena beste hau da: «Dorida»
Plinio Zaharrak (v. 28) Caria mediae Doridi circumfunditur ad mare utroque latere ambiens (Dorida bazter guztietatik Kariak inguratua da, itsasoaren aldetik izan ezik) esan zuen. Ptolomeok (v. 2), berriz, Asiako eskualdea zela zioen, Halikarnaso, Keramos eta Knido hiri nagusiak zituena. Beste idazleek, eskualdea aipatzean, doriarren lurraldea esaten dute, izen berezirik eman gabe.