Duat
From Wikipedia, the free encyclopedia
Duat (Tuat, Akert, Amenthes edo Neter-khertet ere deitua) egiptoar mitologiako behe mundua zen, Osirisen epaiketa ospatzen zen tokia, eta, non, hilaren izpirituak, noraezean ibili behar zuen, izaki gaizto eta beste arrisku batzuk saihestuz, Hilen Liburuan deskribatzen den bezala, eta hainbat atetik igaro behar zuen, bidaiaren etapa ezberdinetan, Ateen Liburuan deskribatuak.