Liburu elektroniko
Liburuen bertsio elektronikoak bistaratzeko gailu eramangarria, memorian gordetako liburuak eta sarean eskuragarri daudenak irakurtzeko aukera ematen duena. Inprimaturiko aleetan bezala, orrialdea markatu eta marjinetan oharrak idatz daitezke / From Wikipedia, the free encyclopedia
Liburu elektronikoa edo e-booka liburu baten bertsio elektroniko edo digitala da. Liburu elektronikoa irakurtzeko, irakurgailu edo liburu elektronikoen irakurgailu izena duen gailua erabiltzen da. E-book terminoa ingelesetik dator, eta anbiguoa da, batzuetan «liburu elektroniko» (hots, irakurtzen dena) eta beste batzuetan «liburu elektronikoen irakurgailu» esan nahi baitu.
Liburu elektroniko | |
---|---|
digital edition (en) eta liburua | |
Honen parte | digital media (en) |
Bestalde, autore batzuek liburu elektronikoen eta hipertestuen arteko desberdintasuna defendatzen dute. Hipertestuek informazioaren egituraketaren lotura egiteko balio dute; liburu elektronikoa, aldiz, paperean argitaratuko liburua digitalizatzeko erabiltzen da. Hipertestuaren adibide da Wikisource; eta e-bookaren adibide da edozein liburu digital, Interneten edota CD-ROM batean gordea.