Els Segadors
From Wikipedia, the free encyclopedia
Els segadors (euskaraz Segalariak) Kataluniako ereserki ofiziala da, eta XVII. mendeko Segalarien Guduan (Guerra dels Segadors) dauka jatorria. Gaur egungo letra Emili Guanyavents-ena da, 1899koa.
Els Segadors | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1899 |
Izenburua | Els segadors |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | katalana |
Tonoa | mi minor |
Hitzak | Emili Guanyavents (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Francesc Alió (en) |
Els Segadors | |
---|---|
Herrialdea | Katalunia |
Euskaraz | Segalariak |
Hitzak | Emili Guanyavents, 1899 |
Musika | Francesc Alió, 1893 |
Onarpen data | 1993 |
Multimedia |
Manuel Milà i Fontanals idazle eta filosofoak 1882an jada bilduak zituen ahozko tradizioaren elementuak darabiltza. Bertsio musikala Francesc Alió-rena da, 1892an melodia dagoeneko existitzen zen abestira egokituz konposatu baitzuen. Ereserkiaren atzean, 1640ko Kataluniako altxamenduan jaiotako antzinako abesti bat ikus daiteke: Felipe IV.a Austriakoaren aurkako katalanen gudua, non nekazariek zenbait gertaera garrantzitsu burutu zituzten.
Ereserkiak herriaren askatasuna defendatzeko deialdi bat egiten du.
1993ko otsailaren 25ean, Kataluniako Parlamentuaren lege batekin, Els Segadors Kataluniako ereserki deklaratua izan zen. 2006ko Autonomia Estatutuko 8.1 artikuluak dio: Kataluniak, 1 artikuluan nazionalitate lez definitua, ikur nazionaltzat bandera, jaieguna eta ereserkia ditu. 8.4 artikuluak xedatzen du: Kataluniako ereserkia «Els Segadors» da.
Soinu-erregistroa 1994ean izan zen burutua eta jendarteratua.