Errota (Tolosa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errota Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikina da, eta izenak ongi adierazten duen bezala errota bat da. Tolosako Alde Zaharrean dago, Aranburu jauregiaren eta Santa Maria elizaren alboan, Oria ibaiaren ertzean.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Errota | |
---|---|
Errota eta Oria ibaiaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′N 2°04′W |
Arkitektura | |
Itxi
Tolosari bere harresiaren barruan errota hau jartzeko errege-pribilegioa emateari esker eraiki zen XIV. mendean. Tolosako Udalarena izan zen XIX. mendearen amaiera arte. Errotaren alboan kokatu zen Boinas Elosegi enpresak mende batez errota ustiatu zuen energia lortzeko. 70eko hamarkadan errota erabiltzeari utzi zioten, eta berriro ere udalarena izatera bueltatu zen. Birgaituta, gaur egun haur-liburutegia eta taberna da.