Euskal Kanturik Onena (telebista saioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Kanturik Onena 2005eko urrian Euskal Telebistak estreinatu zuen musika saio bat da. Joseina Etxeberria eta Edurne Ormazabal izan ziren aurkezleak eta 12 atal eskaini zituzten, 2006ko urtarrilera arte.
Informazio gehiago Euskal Kanturik Onena, Formatua ...
Euskal Kanturik Onena | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Edurne Ormazabal Joseina Etxeberria |
Iraupena | 75 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | 3 KOMA |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Asteazkenetan |
Emisioa | 2005eko urria – 2006ko urtarrila |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 12 |
Audientzia |
Itxi
Saioa asteazkenetan emititzen zen, ETB 1en, euskaraz eta zuzenean.
2005eko Gabon Gauean Hator Kantari Hator gala ezaguna ordezkatu zuten Euskal Kantuen Gaua izeneko atal berezi batekin. Bertara Euskal Herriko jende famatua gonbidatu zuren abestera. Formatuak gaur egun oraindik martxan segitzen du eta Gabonetako Euskal Telebistako saio mitiko bihurtu da.
Sakontzeko, irakurri: «ETBko Gabon Gauak»