Euskal Sozialista Biltzarrea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Sozialista Biltzarrea edo ESB Hego Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat izan zen. Bere kide ezagunena Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" zen.
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Euskal Sozialista Biltzarrea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | sozialdemokrazia, Eusko abertzaletasuna eta ezker abertzalea |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Historia | |
Sorrera | 1975 |
Desagerpena | 1980 |
Koloreak |
Itxi
Euskal sozialistak biltzen zituen erakunde politiko hau bi talde desberdin batuz osatu zenː batetik ETAtik bereizi zen Aintzina taldea, Txillardegiren inguruan sortua; eta, bestetik, ELAren zatiketatik sortutako Euskadiko Mugimendu Sozialista taldea batuz. 1977ko hauteskundeetan porrot egin ondoren, ezker alderako joera hartu eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Azkenean, HBtik atera zen.