Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Kultur erakundea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (gaztelaniaz: Real Sociedad Bascongada de Amigos del País) Ilustrazio garaian sortu zen zientzia eta kultura erakunde bat da. Izan ere, hasiera hartatik elkartearen helburua izan da «hainbat gai, arte, diziplina, zientzia, jarduera literario, sozial eta giza jarduera lantzea eta sustatzea». Xabier Munibe Peñafloridako kondeak eta Azkoitiko zalduntxoek sortu zuten elkartea.
Datu azkarrak Sorrera, Egoitza nagusia ...
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea | |
---|---|
Goiburua: Hirurak Bat | |
Irurac bat goiburuaren irudia da elkartearen ikurretako bat. 1765ean diseinatu zuen Manuel Salvador Carmonak. | |
Insausti jauregia, Elkartearen egoitza. | |
Sorrera | 1765 |
Egoitza nagusia | Insausti jauregia |
Herria | Azkoitia (Gipuzkoa) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Zuzendaria | Joxe Mari Urkia Etxabe |
Webgune ofiziala |
Itxi
Gaur egun, diziplina guztiak espezializatu egin dira eta jakintza orokorraren helburua ezinezko bihurtu da, baina Elkarteak azken urteetan garai berriei egokitzeari ekin dio eta urtero argitalpen interesgarriak kaleratzen ditu. Egoitza nagusia Azkoitiko Insausti jauregian dute.