Fenolhedés
From Wikipedia, the free encyclopedia
lo Fenolhedés, beste izenez la Fenolheda eta el Fenolhet (okzitanieraz; frantsesez: le Fenouillèdes[1]; katalanez: la Fenolleda edo el Fenolledès) Okzitaniako parçan edo eskualdea da, Lengadòcen dagoena.
Administrazioz Frantziako bi departamenduren artean banatu zuten. Gehiengoa Ekialdeko Pirinioetan sarrarazi zuten eta batzuetan era sinplifikatuan "Fenolhedés" egitura honen barruko eremuari deitzen zaio; bertan eskualde okzitaniar bakarra da, gainontzeko bostak Ipar Kataluniakoak direlako. Zenbait udalerri Auderen barruan kokatu zituzten.
Hiriburua Sant Pau de Fenolhet da.