Filipinetako Konpainia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Filipinetako Errege Konpainia (gaztelaniaz: Real Compañía de Filipinas) Ilustrazio garaian sortutako merkataritza konpainia izan zen, 1785eko martxoaren 10ean Karlos III.aren Errege Zedula baten bidez eratua. Francisco Cabarrúsek sortua, Caracasko Gipuzkoar Konpainia ordezkatu zuen, eta kide asko euskaldunak zituen.
Datu azkarrak Mota, Sorrera ...
Filipinetako Errege Konpainia | |||
---|---|---|---|
Filipinetako Batzarra, Francisco Goya, 1815 | |||
Mota | Merkataritza-elkarte publikoa | ||
Sorrera | 1785 | ||
Desagerpena | 1834 | ||
Egoitza | Madril | ||
Kronologia | |||
|
Itxi
Espainiar Inperioaren itsas indarraren amaierarekin eta Latinoamerikako herrialdeen independentziarekin batera, Konpainiaren gainbehera etorri zen. Hala ere, Fernando VII.a erregearen interesei lotuta jarraitu zuen bere jarduera hura bizi artean. Liberalek Maria Kristina erreginordea agintera altxa zutenean (1833), luze gabe dekretuz eman zioten amaiera eredu merkantilistako Filipinetako Konpainiari, 1834ko irailean.