Francesc Macià
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesc Macià i Llussà (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1859ko irailaren 21a - Bartzelona, 1933ko abenduaren 25a) ideologia errepublikarra eta independentista zuen politikari eta militar katalandarra izan zen. Kataluniako Generalitateko 122. presidenta (lehendakaria) eta Estat Catalá (Estatu Katalandarra) eta Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdi politikoen sortzailetako bat. Azken horretan Lluís Companys i Jover-rek ordezkatu zuen. Bizitzaren amaieran "L'Avi" ("Aitona") ezizenez ezaguna zen herri xehearen artean.
Datu azkarrak Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua, 122. Kataluniako Generalitateko presidentea ...
Itxi