Francisco Letamendia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Letamendia Belzuntze (izengoitia: Ortzi; Donostia, 1944ko otsailaren 5a) gipuzkoar politikaria eta irakaslea da. Zuzenbideko ikasketak Bartzelonan egin ondoren euskal preso politikoen legegizon hasi zen, Burgosko Auziaren ondoren batez ere. 1971n El proceso de Euskadi en Burgos lana plazaratu zuen, Miguel Castells legegizonarekin batera. Urtebete geroago Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta handik Parisa jo zuen. 1975ean Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA obra plazaratu ondoren Hego Euskal Herrira itzuli zen, eta Los vascos, ayer, hoy y mañana obra eman zuen argitara. 1977an Gorteetako diputatu hautatu zuten EE alderdiaren eskutik. EIA utzi eta HBren eskutik hautatu zuten diputatu hurrengo urtean Bizkaitik. 1982an bigarrenez erbesteratu zen Parisa, auzipetuko zutelako mehatxuengatik (1981eko Gernikako gertakariak). Hiru urtez Vincennes-St. Deniseko Unibertsitatean Euskal Historia irakatsi ondoren 1985ean Euskal Herrira itzuli zen. Politikagintzatik aldenduta dago gaur egun, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.
Francisco Letamendia | |||||
---|---|---|---|---|---|
1979ko martxoaren 17a - 1982ko abuztuaren 31 Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1977ko uztailaren 6a - 1978ko azaroaren 8a - Patxi Iturriotz → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1944ko otsailaren 5a (80 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||
Tesi zuzendaria | René Gallissot (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, politologoa eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Enplegatzailea(k) | Paris 8 Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Euskal Iraultzarako Alderdia Herri Batasuna |
Letamendiarenak dira, halaber, El No vasco a la reforma (1978, bi liburuki), El chivo expiatorio (1981) eta Euskadi: la paz es posible obrak. Politikagintza alde batera utzirik, irakaskuntzan eta ikerkuntzan dihardu azken urteotan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, eta 1990eko hamarkadan bi lan mardul argitaratu ditu: Euskadi, pueblo y nación lan osoa 1990ean, eta ETAren eta nazionalismoaren historiari buruzko lana, hiru ataletan banatua, 1994. urtean: Historia del nacionalismo vasco y ETA: ETA en el franquismo (1951-1976), Historia del nacionalismo vasco y de ETA en la transición (1976-1982) eta Historia del nacionalismo vasco y de ETA y gobierno del PSOE (1982-1992). Horiez gain Nazionalismoa eta beste ideologia garaikideak (1992), Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia (1997) eta Nacionalidades y regiones en la Unión Europea (1999) lanak argitaratu ditu, besteak beste.
Euskal Herriko gaiez gain, nazioarteko gaiak ere jorratu ditu, adibiderako, gaur egun argitaratzeko bidean den Indigenismo en Suramérica. Los aymaras del altiplano (2011; koordinatzailea).