Freezerren Indar Bereziak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Freezerren Indar Bereziak edo Ginyu-ren Indar Breziak (jatorrizko japonieraz ギニュー特戦隊 Ginyū Tokusentai) Dragoi Bola anime eta mangako pertsonaia talde bat da, Freezer-en agindupean dauden gerlari boteretsuek osatua.
Freezerren Indar Bereziak | ||
---|---|---|
ギニュー特戦隊 edo Ginyū Tokusentai | ||
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) | |
Arraza | Ezezaguna (anitzak) | |
Senideak |
| |
Freezer-ek Namek planetako Dragoi Bolak biltzeko arazoak zituen, Vegeta, Gohan eta Krilin-en etenaldien erruz, eta etsaiak menderatu eta lapurturiko Dragoi Bolak berreskuratzeko, tiranoak espazioko indar bereziak deitzea erabaki zuen. Hauek Yardrat Planetara zihoazen, baina Freezer-en aginduei men eginez Namekera jo zuten. Bertara heltzean etsaiak aurkitu zituzten hauek Polunga dragoiari dei egin baino lehen. Dragoi Bolak ebatsi ondoren, Ginyu Kapitaina Freezerrengana joan zen bola guztiekin, besteek arerioen kontra nork burrukatu behar zuten jakiteko zozketa egiten zuten bitartean.