Gizon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizona gizaki arra da. Oro har, gizon hitza gizaki ar heldua izendatzeko erabiltzen da, eta heldugabeez aritzeko mutil erabili ohi da. Bestalde, gizon hitzak erabilera orokorragoa dauka zenbaitetan, eta gizateria osoa adierazteko ere erabil daiteke. Gizaki hitza bera gizon hitzarekin erlazionatuta dago. "Gizontasun" terminoa gizonak dituen zenbat ezaugarri eta nolakotasun adierazteko erabiltzen da batzuetan, esaterako indarra edo kemena. Gizonari dagokiona adierazteko, azkenik, maskulino izenondoa erabiltzen da.
Ugaztun gehienak bezala, gizon batek bere genoman bere amaren X kromosoma jasotzen du eta bere aitaren Y kromosoma. Umeki arraren sexu-bereizketa SRY geneak egiten du, Y kromosoman dagoena. Nerabezaroan hormonek androgenoen produkzioa bultzatzen dute, eta horrek ezaugarri sexual sekundarioen garapena ekartzen du. Honek, sexuen arteko ezberdintasun gehiago sortzen ditu. Oro har, gizonezkoek masa muskular handiagoa izaten dute, ilea izan ohi dute aurpegian, eta gantz gutxiago gorputzean.
Arren anatomia emeen anatomiatik bereizi ohi da ugalketa aparatuaren anatomiarengatik. Zakila, barrabilak, hodi deferenteak, prostata eta epididimioa dira arrek dituzten guruinak.