Gonorrea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gonorrea edo Gonokozia Neisseria gonorrhoeae izeneko bakterioak eragindako patologia da, traktu urogenitala jotzen duena. Sexu bidez transmititutako gaixotasunen artean ohikoenetariko bat da.
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Gonorrea | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, gonococcal infectious diseases (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() eritasuna |
Espezialitatea | dermatologia, urologia Ginekologia |
Arrazoia(k) | Neisseria gonorrhoeae |
Sintoma(k) | Iraizketa, mina, pelvic pain (en) ![]() testicular pain (en) ![]() |
Patogenoaren transmisioa | sexu-transmisiozko gaixotasun |
Azterketa medikoa | kultibo mikrobiologiko, optical microscope (en) ![]() Polimerasaren kate-erreakzioa |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | zeftriaxona, moxifloxazino, troleandomycin (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A54.9 eta A54 |
GNS-9-MK | 098 |
DiseasesDB | 8834 |
MedlinePlus | 007267 |
eMedicine | 007267 |
MeSH | D006069 |
Disease Ontology ID | DOID:7551 |
Itxi
Bakterio patogenoak (gonokoko izenarekin deituak) gizakia du gordailu bakarra. Gonokokoa mikrobio oso sentikorra da, bizkarroi-bizitzara moldatua, gizakiarengandik kanpo bizi ezin duena. Horrek azaltzen du (sifili kasuaren antzera) gaitzaren kutsapen-bidea, kontaktu zuzenaren bidez ematen dena.
Gaitza ugariagoa da garapen bidean dauden lurraldeetan Europan baino. Euskal Herrian aitortu beharreko gaixotasuna da, 2005ean 56 kasu agertuz Euskal Autonomia Erkidegoan.