Grafo teoria
Grafoen propietateak matematikoki aztertzen dituen matematikaren atala. Grafo-teoria Eulerrek sortu zuen, Königsbergeko zubien problema ebatzi zuenean. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Matematikan, grafo bat objektu multzo bat da, puntu edo erpin bitartez irudikatzen dena, objektu hauek lotzen dituzten lokarri edo ertzekin batera. Praktikan, grafoak errepide sareak, ekoizpen prozesu bateko uneak eta aldiak, pertsonen arteko harremanak eta abar irudikatu eta aztertzeko erabiltzen dira. Helburu praktiko horietarako, grafo teoriaren lagungarri den sare teoria garatzen da. Zentzu hertsian, grafo teoria terminoa grafoa matematika puruaren aztergai gisa hartzen denean erabiltzen da. Normalean, grafo bat bikote ordenatu bat da non erpin ez hutsen multzoa da eta ertz multzoa da.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Grafo teoria bere oinarriak matematika diskretuan eta matematika aplikatuan ditu. Teoria bat da non zenbait arlotako kontzeptu behar dira konbinatoria, aljebra, probabilitatea, poligonoen geometria, aritmetika eta tipologia. Gaur egun gero eta nagusitasun handiago izan du informatikaren arloan, konputazio zientzian eta telekomunikazioetan.