Gregorio Marañón
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gregorio Marañón (Madril, Espainia, 1887ko maiatzaren 19a - 1960ko martxoaren 27a) espainiar mediku, zientzialari, idazle eta pentsatzailea izan zen. Humanista sakona izan zen, giza-gaietan eta politika munduan inplikatu zena.
Datu azkarrak Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua, Bizitza ...
Itxi
1911. urtean, Dolores Moyarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Carmen, Belen, María Isabel eta Gregorio. 1922an, Alfonso XIII.a erregearekin Las Hurdes eskualdera egin zuen bidaia, eta hango egoera zehaztasun handiz deskribatu zuen. Bere dokumentazioan oinarrituta, Luis Buñuel zinemagileak "Tierra sin pan" dokumentala sortu zuen hamar urte geroago.