Humphrey Bogart
From Wikipedia, the free encyclopedia
Humphrey DeForest Bogart (New York, 1899ko abenduaren 25 – Los Angeles, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 14) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. 1999an, American Film Institute delakoak Bogart gizonezko zinema-izarrik handiena izendatu zuen[1].
Humphrey Bogart | |
---|---|
(1945) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Humphrey DeForest Bogart |
Jaiotza | New York, 1899ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1957ko urtarrilaren 14a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Familia | |
Aita | Belmont DeForest Bogart |
Ama | Maud Humphrey |
Ezkontidea(k) | Helen Menken (en) (1926ko maiatzaren 20a - 1927ko azaroaren 18a) Mary Philips (1928ko apirilaren 3a - 1938) Mayo Methot (1938ko abuztuaren 21a - 1945eko maiatzaren 10a) Lauren Bacall (1945 - 1957ko urtarrilaren 14a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Phillips Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | karaktere aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, marinela eta Artezlea |
Altuera | 173 zentimetro |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | American Legion (en) |
Genero artistikoa | Westerna Zinema beltza |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | Seaman apprentice (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
humphreybogart.com | |
| |
75 filmetan agertuta, mundu osoan zehar ospea eman zion pertsonaiak ezaugarri berak zituen: azkarra eta gogorra, baina batez ere, inguru ustel batean bere moral pertsonalari eusteagatik ezaguna. Nahiz eta hasiera Broadwayn eta 1920ko eta 1930eko hamarkadetako filmetan aktore ona baina B mailakoa izan, Bogarten hurrengo lorpenek zinemako mitoa bihurtu zuten.
Phillips akademian (Massachussets) egon zenean, lagun bat ezagutu zuen, William Brady, eta hark bultzatu zuen antzerki aktore izatera[2]. Ondoren, akademiatik bota zuten jarrera txarra izateagatik, eta ondoren Estatu Batuetako Itsas Erreserbara batu zen. Urte batzuk geroago, 1920tik 1922ra bere lagun William Bradyren jabetzako antzerki konpainia bat zuzendu zuen. 1930an, Fox konpainiaren kontratu bat lortu zuen[3].
1942an, parte hartu zuen obrarik sarituena eta ezagunena argitaratu zen, Casablanca[4]. 1951an, gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen, "The African queen" pelikulari esker[5].