Ikebana
Japoniako lore apainketaren artea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ikebana (japonieraz: 生け花?, ikeru, «apaindu» eta hana,«lore»; beraz, «apainduriko lore») lore apainketaren japoniar artea da.
Mendebaldeko kulturan ez bezala, non lore-sortak osatzean, kolorea den jarraibide nagusia, ikebana harago doa eta natura eta gizakia uztartzen saiatzen den bide edo do bat da. Ildo horretatik, loreez gainera, beste natura elementu ere biltzen dituen artea da, hala nola, adarrak, hostoak eta baita ere zenbaitetan ura eta harriak. Japoniar kultura eta pentsamoldearen erakusgarritzat hartu den artea da, kaligrafia, haiku eta tearen zeremonia bezala.
Ikebanaren sakontasuna ulertzeko Matsu Basho poeta japoniarraren hitz hauek jaso daitezke:
« | Artean gailentzen diren guztiek ezaugarri bera dute:
urtaro guztietan naturarekin bat eginda dagoen adimena... eta horrelako adimen batek lore bat ikusten du eta horrelako adimen batek ilargia amesten du... |
» |