Ipurtargi
Koleopteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da. Txikiak edo ertainak dira. Emeek ez dute hegorik, baina organo lumineszenteak dituzte. Larbak karniboroak dira. Bere barnean ipurtargia hartzen duen Lampyridae familia osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lanpiridoak (Lampyridae) kakalardo ordenako intsektu familia bat dira, eta ipurtargi da haien izen arrunta. Intsektu hauek argia ematen dute (biolumineszentzia) bikotea edo ehizakiak erakartzeko. Ipurtargiak «argi hotza» sortzen dute, frekuentzia infragorri edo ultramorerik gabea. Argi kimiko hori ipurtargien behe-abdomenean («ipurdian») sortzen da, eta horia, berdea, edo gorri-zurbila izan daiteke, 510 nanometrotik 670era bitarteko uhin-luzerakoa.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpifamiliak ...
Ipurtargi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Superfamilia | Elateroidea |
Familia | Lampyridae Latreille, 1817
|
Azpifamiliak | |
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | D-luciferin (en) |
Eguneko zikloa | gaueko |
Itxi
2000 ipurtargi espezie daude ingurumen epel eta tropikaletan. Asko zingiretan edota eremu heze eta basotuetan bizi dira, hots, beren larbek elikagai ugari eskura izango duten lekuan.