Irma Basterra
Arabako Batzar Nagusietako presidentea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irma Basterra Ugarriza (Bilbo, 1972) arabar politikari jelkidea da. 2023tik aurrera Arabako Batzar Nagusietako presidentea da. Ekonomian lizentziatua, arlo pribatuan lan egin zuen zenbait urtez eta 2016an hasi zuen ibilbide politikoa. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria izan zen 2016tik 2019ra arte. 2019tik 2023ra Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekaren Saileko foru diputatu jardun zuen. 2023ko foru hauteskundeetan EAJren Aiarako Kuadrillako zerrendaburua izan zen, eta Batzar Nagusietarako presidentegaia. 2023ko ekainaren 19ko eratze-bilkuran Arabako Batzar Nagusietako presidente izendatu zuten.
Datu azkarrak Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea ...
Irma Basterra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko ekainaren 19a - ← Pedro Elosegi
2023ko ekainaren 19a -
2019ko uztailaren 8a - 2023ko ekainaren 19a ← Pilar Garcia de Salazar - Anartz Gorrotxategi → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bilbo, 1972 (51/52 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : ekonomia | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Itxi