Jegor Gaidar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jegor Timurovitx Gaidar (errusieraz: Его́р Тиму́рович Гайда́р; Mosku, 1956ko martxoaren 19a - Odintsovo, 2009ko abenduaren 16a) errusiar ekonomialari eta politikaria izan zen. Errusiako jarduneko lehen ministroa izan zen 1992ko ekainaren 15etik abenduaren 14ra.
Datu azkarrak Dumako diputatua, First Deputy Chairman of the Government of the Russian Federation (en) ...
Itxi
Sobietar Batasuna desegin ondoren Errusian aplikatutako erreforma ekonomikoen talka terapiaren egilea izan zen. Neurri horien ondorioengatik kritikatu zuten, hala nola hiperinflazioagatik, baina liberalek goraipatu egin zuten ekonomia errusiarra kolapsotik salbatzeagatik. Sobietar Batasunari amaiera eman zion Belovezheko Itunan ere parte hartu zuen.
Boris Jeltsinek 1992ko ekainean izendatu zuen lehen ministro, baina Herriko Diputatuen Kongresuak uko egin zion izendapena berresteari.