Jim Cummins (irakaslea)
Torontoko Unibertsitateko irakaslea. Hizkuntza eta hezkuntza kontuetan aditua / From Wikipedia, the free encyclopedia
James Patrick Cummins[1] (Dublin, 1949ko uztailaren 3)[2][3][4], Jim hipokoristikoarekin ezagunagoa, Torontoko Unibertsitateko irakaslea da Hezkuntzako Ikasketetarako Institutuan, Ontarion. Torontoko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Ontario Institute for Studiesen irakasle ibili da, non ingeleseko ikasleen hizkuntza ikaskuntza eta literatura garatzen lan egiten zuen[5]. Hizkuntza kontuetan, ingeleseko ikasleak hizkuntza osagarri gisa alfabetatzeko metodologietan-eta lan egin izan du. 1979an, Cummins-ek BICS eta CALP akronimoak asmatu zituen irakasle bati ikasle baten hizkuntza gaitasuna ebaluatzen eta kalifikatzen laguntzen dioten prozesuak izendatzeko. Bere ibilbide akademiko luzea da eta bere arloan asko aipatzen den egilea da.
Jim Cummins (irakaslea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1949 (74/75 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea |
Cumminsek psikologia ikasi zuen Irlandako Unibertsitate Nazionalean[6]. 1974an Albertako Unibertsitatean Hezkuntza Psikologian doktoratu zen[7]. Cumminsen lan akademikoaren helburu nagusietako bat izan da irakasleei erakustea nola jokatu ikasleekin euren lehen hizkuntza eskolako komunikazio hizkuntza nagusia ez denean. Cumminsek erakutsi zuen nola erabili ikasleen lehen hizkuntza ikasgelan bertan aktibo gisa. Jim Cumminsek bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari buruzko lan asko idatzi eta aurkeztu ditu, eta arlo honetan mendebaldeko erreferente nagusietako bat da.[8]
Honoris causa doktore izendatu zuten Letra eta Humanitate Zientzietan, New Yorkeko Bank Street College-n, 1997ko maiatzean.
Mendebaldeko Euskal Herriko Hezkuntza Saileko arduradun batzuen gonbita onartuz[9][10], edo Gaztelueta Fundazioaren gonbita onartuz[11] bisita bat edo beste egin izan ditu Euskal Herrira.