John Galsworthy
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Galsworthy (Kingston upon Thames, Surrey, Ingalaterra, 1867ko abuztuaren 14a - Londres, Ingalaterra, 1933ko urtarrilaren 31) ingelesezko idazlea izan zen. Harrown eta Oxforden zuzenbide-ikasketak egin zituen. Errusiara, Ameriketara eta Ozeaniara egin zituen bidaiak; Joseph Conrad ezagutu zuen bidaldi horietako batean. Lehen lanak (From the four winds, kontakizun laburren bilduma; Jocelyn) John Sinjohn ezizenaz eman zituen argitara. The island pharisees izan zen haren benetako izenez eman zuen lehena. Haren lan nagusia The Forsyte saga izan zen, Viktoria erreginaren garaitik bi mundu-gerren arteko garaia bitarteko ingelesen bizimodua kontatzen duen liburu-saila. Estilo naturalista erabili zuen, eta gizarteko arazoei edo etika-arazoei buruz idatzi zuen. 1910ean idatzi zuen Justice antzerkian espetxeko bizimodua eman zuen argitara. Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1932an.
John Galsworthy | |||
---|---|---|---|
1921 - 1932 - Herbert George Wells → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kingston-upon-Thames eta Londres, 1867ko abuztuaren 14a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Heriotza | Londres, 1933ko urtarrilaren 31 (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ada Galsworthy (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harrow School New College (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta prosalaria | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
Izengoitia(k) | John Sinjohn | ||
| |||