John Huston
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Marcellus Huston (1906ko abuztuaren 5a, Nevada, Missouri – 1987ko abuztuaren 28a, Middletown, Rhode Island) Ameriketako Estatu Batuetako zinema gidoilaria eta zuzendaria zen. Walter Huston aktorearen semea eta Anjelica Huston aktorearen aita zen.
John Huston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nevada (Missouri), 1906ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Middletown (Rhode Island), 1987ko abuztuaren 28a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Aita | Walter Huston |
Ama | Rhea Gore |
Ezkontidea(k) | Dorothy Harvey (en) (1925 - 1933) Lesley Black (en) (1937 - 1945) Evelyn Keyes (1946ko uztailaren 23a - 1950) Enrica Soma (1950eko martxoa - 1969ko urtarrilaren 29a) Celeste Shane (en) (1972ko abuztua - 1977) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) Abraham Lincoln High School (en) Hollywood High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, karaktere aktorea eta errealizadorea |
Altuera | 187 zentimetro |
Lantokia(k) | Hollywood |
Enplegatzailea(k) | Samuel Goldwyn Productions (en) Universal Studios United States Army Signal Corps (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Zineman kasualitatez hasi zen, gaztetan hamaika lanbide izan baitzuen. Walter Huston aitari esker, William Wylerren aginpean ekin zion lanari gidoilari gisa. 30 zein 40ko hamarkadetan gidoi askotan hartu zuen parte. 1941ean haren estreinako filma, The Maltese Falcon, zuzendu zuen, eta arrakasta itzela izan zen. Hortik aurrera gero eta gehiagotan zuzendaritzan jardun zuen, zinemako maisu handienetakoa bihurtu arte. Maiz eleberri arrakastatsuetan oinarriturik, bere filmetako ezugarri nabarmena pertsonai nagusiaren porrota da. Izan ere, porrota hustoniarraz ere hitz egin da.