José Manuel Lara Hernández
From Wikipedia, the free encyclopedia
José Manuel Lara Hernández (El Pedroso, Sevilla, 1914ko abenduaren 31 – Bartzelona, 2003ko maiatzaren 11) espainiar argitaratzailea izan zen.
José Manuel Lara Hernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | El Pedroso, 1914ko abenduaren 31 |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Bartzelona, 2003ko maiatzaren 11 (88 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Teresa Bosch Carbonell (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, enpresaburua eta editorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Legionario, dantzari eta irakasle izan zen. 1950ean Planeta argitaletxea sortu zuen Bartzelonan. Era askotako argitaletxeak kontrolatzen zituen, eta era askotako egile, genero eta liburuak argitaratu zituen. Frankismoaren garaian idazle gorri zein falangisten lanak argitaratu zituen. Lararen arrakasta anitzen artean, Planeta Saria eta liburu-bildumak agertzen dira, baina hutsegiteak ere izan zituen: Por Favor aldizkaria itxi, eta Español futbol-taldeko presidente izatea lortu ez izana esaterako. Larak bultzaturik sortu ziren Planeta Literatura Sariaz gainera, Espejo de España, Ramón Llull eta Fernando Lara sariak.