Kaliforniako penintsula
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaliforniako penintsula, Baja California eta Kalifornia Behereko penintsula ere deitua, penintsula luzanga da, Mexikoko ipar-mendebaldean dagoena, Ozeano Barearen eta Kaliforniako golkoaren artean. 1.280 kilometro luze da, iparraldeko Mexicalitik hegoaldeko Cabo San Lucaseraino, eta 80-220 kilometro zabal. Administratiboki bi estatutan zatiturik dago: Kalifornia Beherea ipar latitudeko 28º paralelotik iparraldera eta Hego Kalifornia Beherea hegoaldera. Iparraldean AEBetako Kalifornia estatuarekin du muga eta ipar-ekialdean Colorado ibaiak Mexikoko Sonora estatutik bereizten du.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Kaliforniako penintsula | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 186 m |
Mota | penintsula |
Azalera | 55.360 mi² |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°00′N 113°30′W |
Ur-gorputza | Ozeano Barea Kaliforniako golkoa |
Leku geografikoa | Ipar Amerika |
Itxi
- Artikulu hau Mexikoko penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».
Hernán Cortések esploratu zuen 1539-1540 bitartean.