Kepa Junkera
bizkaitar musikagilea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kepa Junkera Urraza (Errekalde auzoa, Bilbo, 1965eko apirilaren 10a) Euskal Herriko musikaria da, gaur egun mundu osoan den trikitilaririk ospetsuenetarikoa. Munduko beste musika mota batzuekin bilatu dituen bat-egiteak hasiera-hasieratik ohikoak izan dira bere lanetan.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Kepa Junkera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kepa Junkera Urraza |
Jaiotza | Bilbo, 1965eko apirilaren 10a (59 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta trikitilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Samurai Accordion (en) |
Musika instrumentua | trikitia |
kepajunkera.com | |
Itxi
Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, bere hastapenetan Oskorrirekin (1983tik) eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekin: The Chieftains, Carlos Nuñez, Tomas San Miguel, La Bottine Souriante, Alasdair Fraser, Hevia, Justin Vali, La Musgaña eta Xose Manuel Budiño, besteak beste.
Lur Soinuak musika-eskolaren arduradun nagusia da, bai eta Euskal Txalaparta Konpainiarena (ETXAK) eta BALEA grabatze-estudioarena ere.