Konye-Urgench
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konye-Urgench edo Kunya-Urgench (turkmeneraz: Köneürgenç; errusieraz: Куня Ургенч, translit.: Kunya Urgench; persieraz: کهنه گرگانج, Kuhna Gurgānj) Turkmenistango hiri bat da, herrialdearen iparraldean dagoena.
Konye-Urgench Köneürgenç | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Turkmenistan |
Region of Turkmenistan | Daşoguz Region |
Izen ofiziala | Köneürgenç |
Jatorrizko izena | Köneürgenç |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°19′00″N 59°09′31″E |
Demografia | |
Biztanleria | 36.754 14.927 (1989) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+05:00 |
Avizena mediku handia eta Al-Biruni zientzialari entziklopedista X. mendearen amaieran bizi izan ziren bertan. 1220an Gengis Khanen mongolek hiria suntsitu zuten, ondoren abandonatua izan zen Amu Daria ibaiaren ibilguaren aldaketa baten ondorioz, Urgench modernoa handik 150 kilometro ingurura berreraiki zen, egungo Uzbekistanen.
Bertako biztanleek hiria utzi zuten 1700eko hamarkadan kokaleku berri bat garatzeko, eta Konye-Urgenchek, ordutik, bere horretan jarraitu du. 2005ean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Konye-Urgenchko hondakinak.