Lankide:Amaiajauregi/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poliesterrak (C10H8O4) erretxina sintetikoak dira, ester funtzioak dituzten kate polimerikoez osatuta daudenak. Azido dikarboxilikoen eta alkohol dihidroxilikoen arteko polikondentsazioz eratzen den sintesi bidezko edozein erretxinari esaten zaio poliester.
Holako erretxinak gogortu egiten dira giro-tenperaturan, katalizatzaile baten pean jarriz gero. Korrosioak, gai kimikoek edota disolbatzaileek ez diete erasotzen.
Naturan existitzen diren poliesterrak 1830. urtetik dira ezagunak, baina poliester terminoak normalean poliester sintetikoei (plastikoei) egiten die erreferentzia. Poliester termoplastiko ezagunena PET (poli(etilen tereftalato)a) da. Behiala, PETaren polimerizazio prozesua josteko hariaren oinarria zen zuntza lortzeko erabiltzen da, baina egun hainbat aplikazio ditu, esaterako, plastikozko botilen fabrikazioa, lehenago PVCz egiten zirenak.
Poliesterra hezetasunarekiko, produktu kimikoekiko eta indar mekanikoekiko oso erresistentea da. Hori dela eta, zuntzen eta xaflen estaldura fabrikatzeko erabiltzen da.