Lankide:Beñat Lopez de Ocariz/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Patata zomorroa (Leptinotarsa decemlineata) intsektu eta izurri bat da. Patata zomorroa espezie inbaditzailea da eta oso garrantzitsua da hura kontrolpean izatea, uztak hondatu ez ditzan. Krisomelidoen familiako koleoptero bat da. Oso bereizgarriak dira helduek erakusten dituzten marra hori eta beltzengatik. Burua laranja kolorekoa da, begi beltzekin. 1 cm inguruko neurria dute. Leptinotarsa decemlineata izurritetzat hartzen da patataren laboreetan, landarearen hostoetan eta zurtoinean kalte nabarmenak eragin baititzake, eta horrek haren errendimendua eta kalitatea murrizten ditu. Nekazariek izurri hau kontrolatu behar dute beren laboreak babesteko.
Intsektu hauek Amerikan aurkitu ziren lehen aldiz, AEB eta Mexiko artean (Koloradoko estatuan) Europara AEBko armadak ekarri egin zuen, Lehenengo Mundu Gerran. Gaur egun hainbat lekutara zabaldu egin da, eta Europako, Asiako eta Ipar eta Hego Ameriketako herrialde askotan aurkitu dezakegu: Espainia, Italia, Alemania, Kazajistan, Mongolia, AEB, Peru...